115 proposamenen artean aukeratu dute. Guztira 1.553 boto erregistratu dituzte, horietatik 410 proiektu irabazlearentzat.
Ekintza horiek "onartezinak" direla eta ez dutela lekurik herrian adierazi du Bermeoko Udalak. Ustezko erasotzailea identifikatuta dagoela jakinarazi dute.
Lointek Gernika Bizkaiak 69-76ko markagailuagaz galdu du London Lionsen aurka, EuroCup Women txapelketako final zortzirenetako joaneko norgehiagoka, Malosten. Itzuliko neurketa hurrengo eguenean [urtarrilak 18] lehiatuko dute, Erresuma Batuko hiriburuan.
Euskararen aldeko ekimena Busturialdeko hainbat herritatik igaroko da martxoaren 20an eta 21ean. Martxoaren 20an 20:30ean ailegatuko da Eara, eta aurten, Elantxobetik pasatuko dela nabarmendu dute. Gero, 23:04an sartuko da lekukoa Gernika-Lumon, eta 01:25ean ailegatuko da Bermeora.
Aste Santua izan zen Urdaibaik ibiltari gehien jaso zituen aldia, 2.160 ibiltarirekin. Datuen balorazio baikorra egin du Urremendi Landa Garapen Elkarteak.
Dagoeneko prest dago urtarrileko galdetegia, eta hori aurkezteko azken eguna izango da hilaren 31. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.
Musikarientzako lehen entsegu saioa egingo dute zapatuan [urtarrilak 13], Txistu Gelan.
Gernikazarra Historia Taldeak antolatuta, mendi ibilaldia egingo dute mugetatik. Domekan, 08:45ean jarri dute batzeko hitzordua Foruen plazan.