Barikuan [azaroak 10] aurkeztu zuten kanpaina berria euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Euskarak “kolore asko” dituela eta azalaren “kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak” direla gogoratu nahi du.
Greba feministarekiko atxikimendua adierazi du Pentsiodunen Mugimenduak. Era berean, erakundeei zaintzaren eredu pribatuagaz amaitzeko eskatu diete: "Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren joera pribatizatzailearen aurrean, argi eta garbi esan gura dugu hori ez dela emakume pentsiodunen eredua".
Maierren 50. urteurrena ospatzeko bi ekintza prestatu ditu udalak kooperatibarekin elkarlanean. Lehenengoan, Ajangizko memoria historikoan sakonduko dute bihar, kultur etxean.
Alex Goitiak eta Thibault Basquek, 15-13 eta 15-12koagaz, garaipen aparta lortu dute Erik Mendizabalen eta David Minviellen aurka, Eusko Label Winter Seriesko hirugarren jardunaldiari dagokion A multzoko partiduan.
Astelehenean [azaroak 20] hasiko da Eingule? lehiaketa, eta abenduaren 1ean jokatuko duten lehiaketa herrikoiagaz amaituko da.
Busturialdeko eskumaldeko 11 udalerritako alkateak batu egin dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko diputatuagaz bildu aurretik euren udalerrietako garraio publikoari buruzko beharrak aztertzeko eta bateratzeko.
Sakelakoaren eta beste aplikazio batzuen oinarrizko erabilera zein ondorio negatiboak arintzeko bideak aztertuko dituzte.
Azaroaren 26an izango da eta bi txanda izango dira: lehenengo hutsetik hasten diren horientzako saioa eta ondoren, maila hobetu nahi duten horiei zuzendutakoa.
Palestinaren eta Israelen arteko gerraren amaiera eskatzeko asmoz, nabarniztarrak elkarretaratzean bildu ziren domekan [azaroak 12].