Mintegitxu eta Migelantongo karobiak ezagutzeko irteeran "pozik" ibili dira

Bermeo Argazkia: Sollube 707 mendi taldea.

Bermeoko mendietatik irteera antolatu zuen Sollube 707k domekan [azaroak 12]. Bermeoko Inguruak Ezagutzen lelopean Bermeo, Mundaka, Mungia eta Gernikako 35 mendizale bildu ziren. Parte hartzaileei Bermeoko bi karobiak non dauden eta nolakoak diren erakustea zen Bermeoko Mendizale Elkartearen helburua, eta horretarako, 09:00etan abiatu ziren Taraskatik.

Sollube 707k antolaturiko irteera Bermeoko Mintegitxu eta Migelantongo karobiak ezagutzeko

Argazkia: Sollube 707 mendi taldea.

Parte hartzaileek eguraldia lagun izan zuten Mintegitxu eta Migelantongo karobiak ezagutzeko egindako 10 kilometroetan zehar. Ibilbidean zehar karobien inguruko azalpenak eman zizkieten mendizaleei, besteak beste,  karobiak nola egiten ziren, karea ateratzeko nola egiten zuten lan eta karea zertarako erabiltzen zen azaldu zieten. Mendizale elkartetik diotenez, gertutatutako jendea “pozik geratu zen” irteerarekin.

Argazkia: Sollube 707 mendi taldea.