Jendetza bildu da Greba Feminista Orokorraren Busturialdeko manifestazio nagusian, Gernika-Lumon. Herri akordio nazionaleko eskaerak udalerrira aplikatuta plazaratu zituzte; horien artean, zaintza mahaiarena dago. Bestalde, abenduaren 8an Gernika-Lumok hartuko duen Palestinaren aldeko mobilizazio nazionalerako deialdia ere luzatu dute. Gernika-Lumoko Mugimendu Feministatik "historikotzat" jo dute, eta mobilizazioaren irakurketa positiboa egin.
Greba Feminista Orokorra egiten ari dira Euskal Herrian, tartean, Busturialdean. Goizean zehar, hainbat udalerritan egin dituzte mobilizazioak zein ekimenak. 18:00etan, Gernika-Lumok eskualdeko manifestazio nagusia hartuko du, Foruen Plazan hasita.
Salicako langileek adierazi dute bizi duten egoerari irtenbidea topatzeko enpresak "borondaterik ez" daukala, eta enpresari dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu diote.
Joseba Sarrionandiaren 'Narrazio Guztiak' liburuaren hainbat pasarte irakurtzen ari dira goizean goizetik. Euskararen Egunerako urtero antolatzen du Gernika-Lumoko Berbalagunek irakurraldia, eta, aurten, idazlea bera ere gerturatu da udalerrira.
Abenduaren 8rako hitzordua jarri du Gernika-Palestina Deialdi Herriarrak Gernika-Lumon; 12:00etan, Pasealekuan elkartzeko deialdia egin dute.
Los Pirineos fabrika zaharraeko ur biltegia ez botatzeko eskatu diote Lobakek, Gernikazarrak eta Gernika Batzordeak Lidl supermerkatuari. Enpresak ur biltegiaren goiko ontzia mantentzea eta biltegia bera lekuz aldatzea proposatu die, baina proposamena "ez da nahikoa" hiru elkarteetako kideentzat.
Seul Kopa lehiatu zuten TAE Gernika klubekoek zapatuan Santanderren, eta 50 domina lortu zituzten: bederatzi urrezkoak, 27 zilarrezkoak eta 14 brontzezkoak.
Flores Etxeko areto batean kokatutako gimnasioa erabili nahi dutenek kuota bat ordaindu beharko dute, eta erabiltzaileak txartel bidez sartuko dira.
Nagusitasunez irabazi du Bizkaiko txapela, lurraldeko lehian bigarren geratu den Aitor Etxanizi lau puntu atera dizkiolako. Zazpi probalari aritu ziren asteburuan Nabarnizko lehian, arabarrak barne.
Berbalagunen ikasturteko lehenengo mendi irteeran 33 lagun inguru batu ziren, eta Juana Uruburu taldekide ohia omendu zuten.
Lilibertsoko bertsolarien triki bertso poteoagaz eta sarteneko janagaz ospatuko dute Euskararen Eguna Kortezubin.
Onintza Enbeita eta Mikel Retolaza izango dira bertsolariak, eta interesatuek izena eman beharko dute aurretiaz.
Txerriki produktuak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da, eta eguerdian, txerriaren zozketa.
Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte dituzte San Andres Jaiak Bermeon, eta zapaturako eta domekarako hitzordua jarri dute Ibarrangelun. Herritar denentzako egitarauak prestatu dituzte.
Etzi (azaroak 29) elkartuko dira Elai-Alai aretoan, 09:00etatik eta 20:00etara bitartean, eta Joseba Sarrionandiaren 'Narrazio Guztiak' liburuaren hainbat pasate irakurriko dituzte udalerriko eragile, erakunde eta taldeek.