
Auzitegi Konstituzionalak egindako Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikuluaren baliogabetzea salatzeko elkartu dira UEMAko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 125 alkate eta hautetsi inguru.

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak jarritako erronkagaz bat egin dute Gernika-Lumoko Odolkideek, eta herritarrei oporretara joan aurretik odola ematera joateko deia egin diete.

Segurtasun Sailetik jakinarazi dute, udaltzaingoak gizon bat atxilotu duela indarkeria matxista leporatuta. Bermeoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:00etan, Lamerako harrizko bankuan.

Ibarrangeluko Merru auzoko bizilagunak elkartu egin dira, auzo horretako antzinako iturria topatu eta garbitzeko. Auzolana bide hartuta, beraien arteko hariak indartu egin ditu aurkikuntzak.

Lau eguneko egitaraua antolatu dute Mañu eta Arranotegi auzoetako jaiak ospatzeko. Elantxoben eta Gautegiz Arteagan Karmen Egunean egingo dituzte ospakizunak.