Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Beste eraso matxista bat salatu du Bermeoko Udalak

Segurtasun Sailetik jakinarazi dute, udaltzaingoak gizon bat atxilotu duela indarkeria matxista leporatuta. Bermeoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:00etan, Lamerako harrizko bankuan.

Olaia Zabalondo Dominguez
Bermeo
2023/07/07

Gaur goizaldean [uztailak 7] Bermeon gertatutako eraso matxista salatu du Bermeoko Udalak. Segurtasun Sailetik jakinarazi dute gauerdian Bermeoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu duela indarkeria matxista egotzita; dagoeneko epailearen esku utzi dute. Bermeoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:00etan, Lamerako harrizko bankuan. 

Bermeoko udal ordezkariek gaitzespenik “sutsuena” adierazi dute: “Azken asteetan gertatu den hirugarren kasua dugu hau, eta argi adierazi gura dugu ekintza hauek onartezinak direla eta ez dutela lekurik gure herrian”.

Era berean, gertutasuna eta elkartasuna adierazi diete emakumeari eta bere ingurukoei; “gure esku dagoen guztian laguntzeko prest gaude”.

Berriro azpimarratu dute pertsonen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa “eskubide urraezinak” direla: “Argi geratu da indarkeria matxista lehen mailako gizarte arazo bat dela, estrukturala eta kolektiboa”. Bermeoko Udala “kontziente da egoeraren larritasunaz”, horregatik, herritarrei “bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko” dei egiten diete, “inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, indarkeria jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta gizarte osoaren babesa jaso dezaten”.

Indarkeria matxista “errotik eta behin betiko desagerrarazteko” lanean jarraituko dutela adierazi dute, eta gaineratu dute ahaleginak egingo dituztela “elkarbizitzan oinarritutako gizarte berdinzale” bat lortzeko, “azken asteetan gertatutako erasoak sekula ez errepikatzeko”. Argi eta garbi adierazi gura dute: “Gure herrian ez dugu inongo eraso matxistarik onartuko”.

Udaletik herritarrak deitzen dituzte mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioetan parte hartzera.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.