Hiru talde aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Sanfitek_Land taldeak lau sari poltsikoratu ditu: lehen eta bigarren postuak, robot onenarena eta portaerarik onenarena. Bestalde, Bermeoko Sagrado Corazon Ikastetxeko Bermibot Omega taldea bigarren geratu da baloreen sailean.
Besteak beste, bihurguneak kentzea eta 315 metroko tunela, hirugarren errei bat eta galtzada zabalagoak egitea jasotzen duen proiektua aurkeztu dute gaur (martxoak 17), Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Gaur-gaurkoz idazketa-fasean dago proiektua, eta 2024ko udaberrian behin-behinean onartu ostean, obrak 2025ean hastea aurreikusi dute. Lanak bi urtetan egingo dituzte.
'8 aste, 8 proiektu' programako bigarren egitasmoa plazaratu du Gernika-Lumoko EAJk: Errenteriako zubiaren eta oinezkoentzako inguruko pasabideen birmoldaketa.
Urdaitri Motrivationek taldeka irabazi zuen Mungiako 24. duatloian. Ikusgarritasuna, lan dinamikak eta emakumeen inklusioa sustatzeko prozesuan murgilduta dago kluba.
Hamar urte beteko ditu aurten Lekuekek, eta gaurtik martxoaren 25era bitartean, ez da ekintzarik faltako udalerrian. Ospatzeko jaia izango da, zuzeneko 30 kontzertu baino gehiago bilduko dituena.
Ernairen 10 urteurrena ospatzeko, Bermeo eta Gernika-Lumoko Ernaik eskualde mailako eguna prestatu dute zapaturako, Gernika-Lumoko Harizpe Txokoan. 'Dana aldatzen gabiz' lelopean, gazteen bizi baldintzak duintzeari buruzko lanketan sakonduko dute.