Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hamar urte, Lekurik Leku

Gernika-Lumo
Kultura

Hamar urte beteko ditu aurten Lekuekek, eta gaurtik martxoaren 25era bitartean, ez da ekintzarik faltako udalerrian. Ospatzeko jaia izango da, zuzeneko 30 kontzertu baino gehiago bilduko dituena.

Argazkia: Bullets of Misery.
2023/03/17
Ane Maruri Aransolo

Hutsik egin barik dator aurten ere askotarikoa, txikia eta zuzena den Lekuek jaialdia. Merkatuko toki nagusietatik kanpo, herritik herrirako sortua den jaia da, txikitasunetik gauza handiak egin daitezkeela erakusten duena. Aurten, hamargarren urtez, kaleak “inoiz baino gehiago” hartuko ditu Lekuekek.

Zaletasunetik abiatzen den jaialdia da, behetik gorakoa, era parte hartzailean landutakoa, irekia eta elkarlanean oinarritzen dena; izan ere, musikari eta musikazaleen bultzadari esker egiten dute urtez urte: “Udalerriko elkarte, udaletxe eta txokoak dinamizatzen ditugu, eta hala antolatzen dugu elkartasunean oinarritutako jaialdia”.

Astra, Iparragirre, Kult Parnasoa eta Lizeo Antzokia dira ohiko lekuak, baina horietatik eta tabernetatik kanpo, kalean “inoizkorik eta presentziarik handiena” edukiko du aurtengo festak. Izan ere, hamargarren urtea izanda, ospakizun erara antolatu gura izan dute festa: “Jaialdi itxura dakar aurtengoak, ospatzeko asko dagoelako. Hamar urte bete ditugu, eta urteurrena ahalik eta ondoen ospatzeko egitaraua prestatu dugu”.

Eszena handiko taldeak ekarriko ditu Lekuek jaialdiak aurten

Kalera aterata, jaialdiari ikusgarritasuna eman gura diote antolatzaileek. “Gura dugu jendeak ikustea elkarlanean eta herritik herrirako lan eginda jaialdi bat sortu daitekeela”.

Txupina Merkuriotik jaurtiko dute aurten, “Hamar urte direlako eta ikusgarriagoa izango delako”. Momentua Segundo Olatea Musika Eskolako Banda Sinfonikoak girotuko du. SOMEkoen lehenengo parte hartzea izango da jaialdian, eta errepertorio “martxosoa” prestatu dute.

Urteurren berezia izanda, “eszena handiko taldeak” ekarriko dituzte udalerrira: Kiko Veneno, Dennis Alcapone eta Wormed, esaterako. “Kontzertuen kalitatea igotzea zen asmoa, eta talde handi batzuk ekartzea”.

30 zuzeneko kontzertuk baino gehiagok hartuko dute udalerria gaurtik martxoaren 25era bitartean: “Sinisten dugu herritik herriarentzako gauzak egin daitezkeela eta ez dela behar diru laguntza handirik hori antolatzeko”. Hori dela eta, ohiko lekuetan –Astran, Iparragirren eta Kult Parnasoan– kontzertuak “barra-barra” egongo dira; batzuk ordu berean eta beste batzuk bata bestearen atzetik.

Kultura babestea ere bada jaialdiaren helburua, eta “kudeaketa ona” egiten saiatzen dira: “Taldeak zaindu gura ditugu”. Hala, 2020an bertan behera geratu zen jaialdian jotzekoak ziren Wormed, Gonzalo Portugal eta Mocker’s taldeak ekarri dituzte berriro: ”Eurekin harremanetan jarri gara, eta ekartzea erabaki dugu. Etxeko uzta zaindu egin gura dugu, eta bertoko artistak ere kontuan edukitzen ditugu”.

Kontzertu “berezi” horiez gain, jaialdian ohikoak diren egunak ere antolatu dituzte: blues eguna, Metal Fabrika edota jazz eguna.

Kalean, presentzia. Kalean jarri dute arreta, eta asko dira udalerriko hainbat txokotatik kalera aterako dituzten ekintzak. Pasealekuan ipuin kontalaria egongo da domekan, baita Disko eta Arte Azoka ere. Joseba Irazokik Pasealekuan kantatuko du eta Swingtxaku Klandestinoak eta Urdaibai Kantaguneak herriko kaleak girotuko dituzte bihar goizean. “Disko eta Arte Azokak taberna batzuetan sekulako arrakasta edukitzen zuen, baina beste batzuetan, ez horrenbeste. Ondorioz, disko guztiak batu eta kalera ateratzea erabaki dugu”, adierazi dute.

Zine Klubekoen eskutik, zinemak ere bere lekua izango du

Irratsaio berezia ere prestatu dute domekarako, janaria prestatu eta jazz kontzertu batez gozatzeko aukera edukiko baitute bertaratzen direnek. “Entzuleak presente egoteko irratsaioa da, izan ere, jazz musikan ezaguna den pertsona bati buruzko datuak eskaintzeaz gain, pertsona horren gustuko janaria prestatuko dugu», diote antolatzaileek. Musikaz “zuzenean” gozatzeko aukera ere egongo da, Eskilarapeko Jazz Band taldeari esker.

Halaber, jaialdian hitzaldiak, liburu aurkezpenak edota Bidehutsekoen aurkezpena egongo dira: ”15 urte bete dituen ekoiztetxea da Bidehuts, eta horri buruzko hitzaldia eskainiko dute”, argitu dute. Kalapitakak ere musika tailerra eskainiko du, rock tailerra, zehatz esateko.

Eta, ohi legez, zinemak ere bere tokia izango du jaialdian. Zine Klubak urtero parte hartu du Lekueken, eta musikagaz zerikusia duten bi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte aurten.

Sarrerak, ohi modura. Gaur hasiko da jaialdia, eta sarrerak «ondo» saldu dituztela adierazi dute antolatzaileek: «Kiko Veneno ikusteko sarrera guztiak saldu dira, eta beste kontzetuen sarrerak ere ondo saltzen ari dira». Azken astean «gorakada» izugarria izan dutela diote; eta «gutxi gorabehera» urteroko joera izaten ari da.

Orain, azken ukituak egiten ari dira, hurrengo bederatzi egunetarako dena prest uzteko.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.