Irish Pubek jaso du lehiaketaren bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Izaro tabernarentzat izan da.
Osakidetza defendatzeko eta "osasun publikoa desegitearen aurka" agertzeko atera dira kalera langileak. Gaurko elkarretaratzeak zapatuan Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hiruburuetan egingo dituzten mobilizazioen aurrekariak izan dira.
Gaurkoan bai, eguraldia lagun eduki dute Bermeoko eta Mundakako ikastetxeetakoek, eta kalejirak egin ahal izan dituzte.
Mundakarrek hautagaitza berria edukiko dute maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Azaldu dutenez, "herrian antzeman duten aldaketaren beharretik" sortu dute hautagaitza.
Gernika-Kosnoaga klubeko igeriketa funtzionaleko taldeak erakustaldia eman du Santanape kiroldegian.
Errigoiti "hurbiltasunetik eguneratzeko" konpromisoa daukatela adierazi du EAJren alkategaiak.
IX. Macarena Milla txapelketa egin dute Bermeoko Arene kiroldegian. Xixili klubekoak lehiakor eta dominen lehian murgilduta aritu dira. Besteak beste, lehen postua lortu dute Naia Arrazuagaz, eta bigarrena Garazi Aslagaz.
Aurrekontua 694.623,18 eurotakoa da, BEZa barne, eta enpresak 10 hilabeteko epea izango du eraberritze lanekin hasteko. Helburua plazaren egungo "zatiketa haustea" da, "atsegina, segurua eta multifuntzionala" den gunea sortzeko.
Ikastaroa barikuan eta zapatuan egingo dute Astran, 16:00etatik 20:00etara bitartean eta 10:00etatik 14:00etara bitartean, hurrenez hurren. Ikastaroan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da
Etzi egingo dute aurkezpena, 18:00etan, Arrantzaleen Museoan.