Zubi Ganek irabazi du tabernen mozorro lehiaketa

Irish Pubek jaso du lehiaketaren bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Izaro tabernarentzat izan da.

Bermeoko Tabernen Mozorro Txapelketa 1 Zubi Gane tabernakoak eta Bermeoko Udaleko ordezkariak lehenengo sariagaz. Argazkia: Bermeoko Udala

Zubi Gane tabernak irabazi du Bermeoko Udalak aratusteen egitarauaren baitan antolatu duen XX. Tabernen Mozorro Lehiaketa. Bigarren saria Irish Pubentzat izan da, eta hirigarrena, berriz, Izarorentzat.

Bermeoko Tabernen Mozorro Txapelketa 2

Irish Pub tabernakoak eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bigarren sariagaz. Argazkia: Bermeoko Udala

Lehiaketan izena eman duten sei tabernek “maila altua” erakutsi dutela azaldu dute epaimahaikideek, hortaz, erabakia hartzea zaila izan dela nabarmendu dute. Honakoek osatu dute epaimahaia: Idoia Platas alkateordea, Alazne Zumeta Kultura zinegotzia, Susana Regidor kultura teknikaria eta Nadia Nemeh EH Bilduko zinegotzia.

Bermeoko Tabernen Mozorro Txapelketa 3

Izaro tabernako eta Bermeoko Udaleko ordezkariak hirugarren sariagaz. Argazkia: Bermeoko Udala

Irabazleak aukeratzeko orduan honakoak izan dituzte kontuan: apainketaren orijinaltasuna, erabili dituzten materialak ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroak eta tabernaren apainketa bat etortzea eta euskararen erabilera sustatzea.

 

 

Erlazionatutako edukiaKaleak sormenez beteta