Zenbait herritarrek Natxituketan trivial itxurako mahai jokoa sortu dute elkarlanean. Natxituari buruzko denetariko galderek osatzen dute jokoa. 80 ale ipini dituzte saltzen, eta guztiak agortu dituzte natxituarrek. Domekan egin zuten mahai jokoaren aurkezpen ofiziala, Natxituko Bolatokian, eta herritarrek erantzun bikaina eman zuten: Bolatokia lepo bete zuten, eta zahar nahiz gazte jokoan aritu ziren.
Lointek Gernika Bizkaiak bihar jokatuko du Eurocup Womeneko bostgarren jardunaldia, Umana Reyer Veneziaren aurka. Joaneko partidan 59-76 galdu zuten, eta italiarren aurka ezustekoa ematen saiatuko dira biharkoan.
Rubiok "ilusio eta gogoarekin" jaso du izendapena, eta "lanarekin, umiltasunarekin, eta konpromisoarekin" erantzuten saiatuko dela adierazi du.
Bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka domekan izango da. Iparralde-Hegoalde misio taldeak antolatutako azokan bildutako dirua Ekuadorreko Los Rios eskualdeko hezkuntza unitate espezializatu batera bideratuko dute.
Zirku tailerrean elkartuko dira eatarrak, bihar, 12:00etatik 13:30era bitartean; frontoian jarri dute batzeko hitzorduan, baina euria eginez gero, Eskolondora joango dira.
Anna Montañana entrenatzaileak Buraren "lan egiteko gogoa" nabarmendu du, eta uste du Burak "asko" lagun dezakeela erasoko zein defentsako lanetan, baita errebotean ere.