Olatz Arrizabalaga gernika-lumotarrak Enara Gaminderen kontrako jokatuko du domekan, Matienako frontoian, lau eta erdiko Master Laboral Kutxako finalaurreko partidua.
Sortzaile batzuk zuzenean lanak aurkezteko saioak eskainiko dituzte. Hemen Busturialdeko sortzaileen lanak eta azokan zuzenean ariko direnen egutegia.
Gutxi gorabehera, 25 postuk osatuko dute azoka. Gabonetan girotutako azoka egitea erabaki zen, irailean eginiko Elkano Feriak izan zuen arrakasta ikusita.
Italiarrek 36ko gerran izan zuten parte hartzea aztertuko dute barikuan eta zapatuan Gernika-Lumon. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako zein Kataluniako edo Italiako kasu ikerketak burutu dituzten adituek parte hartuko dute bi eguneko mintegian, eta italiarren parte hartzeari buruzko gaiak argituko dituzte.
Zapatuan, 20:00etan hasita, Bilboko Txipli Txapla zortzikoteak eta Arratzuko Piñapolak taldeak eskainiko dute musika ikuskizuna.
Parte hartu gura duenak aurretiaz izena eman beharko du, eta hori egiteko azken eguna izango da abenduaren 8a.
Udal arduradunek zehaztu dutenez, udalerriko ikasleak izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak, eta argiak piztu ondoren txokolate jana egongo dela gehitu dute.