2022/11/30

Rosa Mari Sanchezen artelanak, Zubieta Errotan ikusgai

Rosa Mari Sanchezen 13 artelaneko pintura erakusketa ikusgai dago Muxikako Zubieta Errota kultur etxeko beheko solairuan.

Rosa Vendrell Miret - Komunikatzailea

"Latsarien memoria batu behar dugu, euren lana ikusarazteko"

Latsarrietan latsariek egiten zuten lanari buruzko saioa eskainiko du Rosa Vendrellek bihar, 18:30ean, kultur etxean: ‘Oroimen likidoak. Latsarien ahotsak’. Latsarriak topaketa guneak ere bazirela dio.

Erabilera publikora bideratzeko orube bat berreskuratu du Bermeoko Udalak

Alde Zaharreko Nadiz Tar Jon kaleko orubean erabilera publikorako plazatxo bat egingo dute, eta "bermeotarren identitatea balioan jarriko duen" mural handi bat margoztuko dute.

Furgoneta batek harrapatu ostean emakume bat hil da Bermeon

Istripua 11:00ak aldera gertatu da Bermeoko Atalde kalean. Istripua argitzeko ikerketa hasi du Ertzaintzak.

Erredakzioa

Elantxobe San Nikolas Jaien ataritan dago

San Nikolas Jaiak ospatuko dituzte hilaren 6an Elantxoben. Besteak beste, III. Kaltzadan Gora Xtreme lasterketa, umeen herri krosa, musika emanaldiak edota txokolate jana egingo dituzte jaion egitarau barruan.

Foruko udaletxea

Familientzako diru laguntzak eskainiko dituzte Foruko eta Ibarrangeluko Udalek

Azaroaren 28tik abenduaren 16ra arte egin ahal izango da eskaera Foruan. Ibarrangelun, abenduaren 31ra arteko gastuei aurre egin ahalko diete familiek. Gehienezko diru laguntza 100 euroko izango da, eta herrian erroldaturiko 0 eta 18 urte arteko umeak dituzten familiek jaso ahalko dituzte.

Gehiago