2022/11/29

Txerriki Eguna ospatuko dute muruetarrek domekan

XVIII. Txerriki Eguna egingo dute Muruetan. Besteren artean, txerriaren zozketa, bertso bazkaria eta zuzeneko musika edukiko dituzte.

Ane Murielek maila handiko Espainiako Txapelketa lehiatu du

Ane Muriel Plaza igerilari gernika-lumotarra igeriketa sinkronizatuko Espainiako Txapelketan lehiatu da. Bakarka nahiz taldeka aritu da konpetitzen.

Indarkeria matxistaren kontrako eta errespetuzko elkarbizitzaren aldeko aldarriak

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna barikua izan zela arrazoi hartuta, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa egin dute gaur udalerrian. Guztira zortzi izan dira aurten aurkeztutako bideoak.

Ez dago garaipen errazik

Xabi Barandika eta Unai Lekerika gernika-lumotarrek Thomas Urrutiaren eta Aimar Aldazabalen kontrako Jai Alai Winter Serieseko partidua 2-0 irabazi dute. Txarto hasi arren, urdinek buelta eman diote egoerari bigarren setean, baina ez da nahikoa izan etxekoak garaitzeko. Porrot horregaz, lehiaketatik kanporatuta geratu dira Urrutia eta Aldazabal.

Urdaibai Txitatoki

Helburua bete du Hazitoki Topaketak

Gernika-Lumoko Merkatu plazan egindako zirku jardunaldi inklusiboa "arrakastatsua" izan da. Askotariko jarduerek eta Hazitoki programan dauden ikasleen erakustaldiak jende asko erakarri dute bertara.

kultur etxea Gernika

Laguna txartelagaz kultura bultzatu gura du kultur etxeak berriro

Txartelak herrian antolatzen dituzten kultur ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskaintzen ditu. Txartelaren jabe direnek %25eko deskontua izango dute Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan egingo diren ekitaldietan. Halaber, urtean zehar eskainiko diren bi ekitalditara doan joan ahalko dira, baita sei ikus-entzunezko ikustera ere.

Gehiago