2022/11/24

Urko Lekerika: "Beteranoekin jokatzeko maila dugula erakutsi dugu pilotari gazteok"

Urko Lekerikak Jon Tamborindeguy ordezkatu du David Minviellen bikotekide legez, Jai Alai Winter Seriesen. Etorkizun oso distiratsua duela erakutsi du puntista gernika-lumotarrak.

Pablo Gonzalezek, gutxienez, urtea beteko du espetxean

Hiru hilabetez luzatu dute Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia. Beraz, gutxienez, urtebete egingo du kartzelan. Zigorra hiru hilabetez luzatzen dioten hirugarren aldia da, otsailean atxilotu zutenez geroztik.

Burgosen aurkakoan Urbieta alde izateko beharrez

Grupo Intxausti-Gernika Rugby Taldeak Recoletas Burgos – Universidad de Burgosen kontra jokatuko du domekan, 12:30ean, Urbietan. ohorezko Mailako seigarren jardunaldiko partidua izango da.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpena onartu dute Mundakako Eskolako ikasleek

Osoko bilkuran Azaroaren 25eko adierazpen ofizial propioa bozkatu du eskolako neskek osatutako udalbatzak. Irati Gondra Mundakako alkatearen berbetan, ekimena antolatzearen helburu nagusia izan da herriko gazteei osoko bilkuren prozedimendua erakustea.

Kultura ardatz hartuta, bidezkoagoa den munduaren alde abestuko dute

Fair Saturday egunaren harira, Segundo Olaeta Musika Eskolako musikariek eta Andra Mari Koralekoek elkartasun kontzertua eskainiko dute, etzi, Lizeo Antzokian.

Skate
Julen Arizmendi - Skate irakaslea

"Skateak sor ditzakeen ondorio positiboak erakutsi gura ditut"

Skatea praktikatuz, ume eta nagusien garapen positiboa sustatu gura ditu Arizmendik, eta aldi berean, skatea irakatsi. Eragile eta entitateekin harremanak garatu gura ditu.

haurtzaroa

Kalitatezko Arreta Goiztiarra eskatzeko kanpaina egiten ari da Autismo Euskadi

change.org plataforman sinadurak batzen ari dira. Besteak beste, Arreta Goiztiarraren zerbitzua 6 urtetik gorakoei ere ematea eskatzen dute, "ume bakoitzak behar duen denboran eta kasu bakoitza aztertuta".

jaiak

San Andres Jaiek emango diote ongi etorria abenduari

Ibarrangelun eta Bermeon ospatuko dituzte sanandresak. Bermeon bihar [azaroak 25] da txupinazoa.

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta Interneten dago eskuragarri

1.400 katalogo eta 800 markatzaile banatuko dira Bermeon. Katalogoa Internet bidez eskuratzeko, www.KATALOGOA.eus web-orriaren bidez egongo da aukera.

Gehiago