Kanpantxuko 11. Euskal Jaia ospatzen ari dira gaur. 63 bizilagun inguru elkartu dira frontoian bazkaltzeko, eta sabela bapo bete eta gero, kirola egiteko momentua helduko zaie kanpantxukoei.
3052 dira Dakar eta Murtzia banatzen dituzten kilometroak. Bide hori egin zuen 2006an Mamadou Diak, eta kilometro kopurua izenburutzat duen liburua aurkeztu du gaur, euskarara itzuli baita. Behin baino gehiagotan eman du liburuaren berri Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, baina gaur da '3052 liburua' euskaratu ostean, egin duen lehen aurkezpena, eta "oso pozik" dagoela adierazi du.
Zurrumurruen Aurkako Sareak ZAS! Eguna antolatu du lehenengoz, eta immigrazioari eta etorkinei buruzko aurreiritziak zalantzan jartzen eta estereotipoak desegiten saiatu dira. Mamadou Diaren '3052' liburua aurkeztu dute.
Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Euskal Kazetaritza Sariak eman ohi ditu urtero, eta, aurten, Pablo Gonzalez saritu dute. Gogoratu dute oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak zeintzuk diren: "Egoera irregularra bizi du".