Ohiko ekitaldiek hartuko dute aurten Gautegiz Arteaga. Hasi dira sanantolinak, eta santuaren eguna giro bikainean ospatzen ari dira herritarrak.
EH Bilduren aldarrikapenekin bat egin dute Busturialdeko herritar askok; 'Bertoko ure, hurreko ure. Negoziorik ez!' lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo, Lameran.
Barrueta Arte Elkarteko kideek erakusketa antolatuko dute Andra Mari jaietarako. Kofradia zaharrean izango da, hilaren 8a eta 16a bitartean. Hainbat formatutako artelanak aurkeztuko dituzte herriko sortzaileek.
Urdaibai arduratuko da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei hasiera emateaz. Harrotasunez zabaldu du Bermeoren izena nazioartekoan, eta onartu du «ohorea» dela pregoia botatzea.
Karpa, barra eta eszenatoki handiagoak izango ditu aurtengo txosnak, baita ere birziklatzeko gune berri bat. Adin guztientzako 22 ekimen antolatu dituzte
Iraila ailegatuaz batera zapiak atera dituzte bermeotarrek. Zapia zaman eta gogoak soinean dituztela esku zabalik daude herritarrak ekimenez beteta datozen jaietan murgildu eta ondo pasatzeko.
Irailaren 7an alkoholaren prebentziorako karpa jarriko dute, Arrantzale egunean drogei buruzko informazioa eta testing zerbitzua emango dituzte, eta irailaren 15ean Gazte Topalaket! Gunea ipiniko dute. Besteak beste, alkohol neurketa homologatuak eta substantzien analisiak egingo dituzte.