Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Artelanek kofradia zaharra apainduko dute

Bermeo
Jaiak

Barrueta Arte Elkarteko kideek erakusketa antolatuko dute Andra Mari jaietarako. Kofradia zaharrean izango da, hilaren 8a eta 16a bitartean. Hainbat formatutako artelanak aurkeztuko dituzte herriko sortzaileek.

2022/09/02
Alex Uriarte Atxikallende

Barrueta Arte Elkarteko partaideek letra handiz gordetzen dituzte urtero-urtero Andra Mari jaiak, elkartekide guztientzat sasoi benetan berezia baita. Izan ere, urte osoan landutako artea kalera atera eta herritarren zerbitzura ipintzen dute, hilaren 8tik 16ra bitartean doako arte erakusketa ederra eginez.

Barrueta Arte Elkarteko lehendakari Pedro Lazpiurrek erakusketa hori «herritik eta herrirako egiten den hitzordu benetan polita eta berezia» bezala definitu du. Aurten, 30 kide inguruk parte hartuko dute, eta bakoitzak bizpahiru artelan aurkeztuko ditu, sorkuntzarako askatasun osoz: «Ez gara margolaritzara bakarrik mugatzen; esate baterako, zizelkaritza edota argazkilaritza moduko teknikadun obrak ere aurkeztu ditzakete egileek».

Kofradia zaharra aukeratu dute aurten ere arte erakusketarako gune. Ez da lehendabiziko aldia eremu horretan egiten dutena, azkenengo urteetan kofradia «habitat» bihurtu baitute. Iraganean, Batzoki azpiko lokalean egiten zuten erakusketa, baina barraken aldamenean egoteak ez zien onura handiegirik egiten.

Kofradia zaharrean, ostera, tankera horretako erakusketa baterako «benetan egokia» den ingurunea topatu dute: «Bisitariak portutik heltzen dira kofradiara, hau da, arrantza eta ondare usaina darion bidea da; barruan, gainera, erakusketako espazioa argiteria bereziagaz eta anbientazio txukunagaz apaintzen dugu, bisitariak esperientzia eder-ederra bizi dezan».

Duela hainbat eta hainbat urtez geroztik egin izan dute erakusketa herriko jaien egitarau barruan, herriko sortzaileen artea eta lana bermeotarrei helarazteko «sasoirik egokiena» baita. «Azken urteotan, erakusketa ikusgai egon den astebete inguruan 3.500 lagun inguru etorri izan dira; kopuru hori oso esanguratsua da guretzat. Sukalkiaren ondoren, jaien programazioaren barruan herritar gehien erakartzen dituen egitasmoa dela esango nuke, proiektu zeharo ederra baita». Jaietako egun guztietan egongo da zabalik, goizez zein arratsaldez: 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Irailaren 9a, Arrantzale Eguna, izan ohi da egunik motelena Barrueta Arte Elkartekoentzat, «herritarrak beste kontu batzuetara egoten direlako», azaldu du Lazpiurrek. Dena dela, gainontzeko egunetan «pila bat» izaten dira artelanak ikustera joaten diren kuxkuxeroak. Erakusketaren inaugurazio ekitaldian, gainera, Bermeoko alkate Aritz Abaroa ere egoten da.

Sorkuntzari balioa ematea
Koronabirusaren pandemiak eragindako etxeratzea «arazo handia» izan da Barrueta Arte Elkarteko kideentzat. Izan ere, zailtasunak eduki zituzten arte eskoletara joan ahal izateko, eta kideen ekoizpen artistikoa etxe eremura mugatu behar izan zen. Erakusketak, horrenbestez, «aldarrikapen kutsua» ere badu, bizitzari berrekin diotela eta atzera ekinean daudela aldarri egiteko.

Bestalde, artelanak salgai egongo dira, erosi gura dituztenetzat. «Modu horretan, sorkuntza eta horren atzean dauden lan ordu denak balioan ipiniko ditugu, guretzat garrantzizkoena zaletasuna sortzea bada ere».

Aurreko urteetako bisitari kopuru handia kontuan izanda, Lazpiur eta Barrueta Arte Elkarteko kideak Andra Mari jaietako erakusketa argitara emateko prest daude. 1970etik dabiltza arteari merezi duen tokia gordetzen, eta aurtengo jaiak horren erakusle izango dira beste behin.

Erlazionatutako edukiaGozatzeko aukera nonahiTxarrak on bihurtzeko gogoz dator Txosnaola Fabrika“Beti hartu dut oso serio bermeotarron izen ona zabaltzeko ardura”

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.