AZTI zentro teknologikoa buru duen Bioman urteko kanpaina zientifikoak 230.000 tona inguruko antxoa helduaren behin-behineko biomasa aurreikusi du, espeziearen iraunkortasuna bermatzen duen gutxieneko balioa (21.000 tona) baino askoz handiagoa.
'Mesedez itxi atea' eta 'Naizen artean' liburuekin Enara eta Eneko ilobei eskainitako "bilobalogia" osatu du bermeotarrak; liburuak ere neba-arrebak direla dio.
Bermeon, Elantxoben eta Gautegiz-Arteagan ospatuko dute arrantzaleak babesten dituen santuaren omenezko eguna. Mañun hiru egunez ospatuko dituzte karmenak.
Kaltetutako familiek sinadura bilketa bat egingo dute. Aitor Aretxaga Busturiko alkateak adierazi du irailerako ume horiek Haur Eskolan egongo direla.
Artilea lantzeko tailerra egingo dute Natxituko Nana ortuan, hilaren 14an. Artileagaz fieltroa egiteko teknikak landuko dituzte parte hartzaile denen ekarpenekin. Izena emateko azken eguna hilaren 11 izango da, eta tailerraren iraupena, aldiz, zortzi ordukoa.