Domekako Gernika-Lumoko III. Gerlarien Erronkak 2.000 parte hartzailetik gora elkartu ditu. 'Asebeteta' geratu dira antolatzaileak aurtengo oztopo probagaz: oztopo berriak arrakastatsuak izan dira, eta gernikarrek babesa eman diote probari.
Maila handiko saioa eginda, berak hartu du Mikel Retolazaren erreleboa. Aner Peritzekin batera buruz buruko saio ederra eskaini ostean jantzi zion txapela Onintza Enbeitak atzo. Eurekin batera aritu ziren finalean Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza, Ibai Amillategi eta Sarai Robles.
Asteburuan Zumaiako estropadan lehiatu du Busturialdeak, eta hamaikagarren sailkatu da. Denboraldia Pasaian hasi zuten, joan den domekan; han hamabigarren izan ziren. KAE1eko sailkapen orokorrean, hamaikagarren postuan dago.
Bi fasetan egingo dituzte baso margotua lekualdatzeko lanak: lehenengoa, aurtengo udan, eta, bigarrena, datorren urteko uda garaian. Basoa margotzeko prozesua 2023ko udan amaituko da.
Herri plataformatik gogorarazi dutenez, Gaztelugatxe kudeatzeko batzorde bat sortzearen alde agertu ziren iazko uztaileko udalbatzarrean; "aho batez bozkatu zuten". Diotenez, urtebetera, "ez dute ezer egin" eta sinadurak batzen dabiltza aipatu batzordea "lehenbailehen" martxan jartzeko.
Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztuntzaileek egin zuten eraztunketa, Kantabriako gobernuaren baimenarekin.
Loek van den Berg Quintet, Vicente Marin Trio eta Filippo Deorsola taldeak izango dira jaialdian. Sarrera doakoa izango da, eta edukiera muga betetzearekin batera itxiko ddituzte ateak.