Esperotakoa baino jende gehiago batu da Mundakako kaleetan. Jendeak jaietarako gogoa dauka, eta dena ematen hasiak dira asko eta asko.
Asteburu honetan ospatuko dituzte sanpelaioak Belendizen. Jana eta edana ez da faltako.
Mundakan San Joan bezparako jaiagaz jarraitzea eskatzen dute, baina "udako solstizioarekin lotutako errituekin (sua, ura, loreak), eta ez sorgina erretzen".
Busturialdea atzo laranja kolorez jantzi zen. Eskualdeko ia herri guztietan San Joan bezperako suak piztu zituzten, eta jai giro ederra egon zen. Gaur, bermeotar asko, Gaztelugatxeko San Juanerako bidea egiten ari dira.
Mundakan gaur emango diete hasiera herriko jaiei .Ekimenez betetako jaiak edukiko dituzte mundakarrek. Elantxoben San Pedro Egunez murgilduko dira ospakizunetan.
Batutako dirua osasun sistemaren barruan ordaintzen ez diren 6 eta 12 urte bitarteko umeen tratamenduak ordaintzera bideratuko da.
Ajuriako San Juan jaiak Sorgin Jaiagaz hasi zituzten atzo iluntzean [ekainak 23]. Oxigastra Curtisi taldekoek kantu, irrintzi eta dantza artean piztu zuten San Juan sua, eta, amaieran, bertan zeuden herritarrak ere batu zitzaizkien suaren inguruan dantza egitera.
'Akelarre de sentidos' antzezlana eskainiko dute, gaur, museoko lorategian, 22:00etan hasita. Izen ematea aldez aurretik egin behar da. Antzezlanaren ondoren, musika elektronikoko emanaldia izango da. Emanaldi horregaz amaituko dute Bizkai osoan zehar egin duten MusEkintza egitasmoaren lehen edizioa.
Lumotarrentzat jai bereziak dira sanpedroak, eta egitarau zabala daukate. Marmiz eta Zarrabenta auzoetan ere zer ospatu daukate mendatarrek. Bermeon, santua aterako dute kalera.
Zortzigarren Paella Txapelketagaz hasiko dituzte Belendizko jaiak, eta, domekan lehiatuko dute auzoan arrakasta berezia daukan txapel jaurtiketa.