2022/6/16

Bizkaiko Txapela txapelketa irabazi dute GRTko beteranoek

Plentzia-Mungia eta Elorrio taldeen kontra lehiatu zuten GRTko beteranoek. Lehenengoen kontra berdindu egin zuten, eta bigarrenen aurka, aldiz, irabazi. Tango XV taldea ere txapelketan izan zen. Giro ederrean eta mahaiaren inguruan borobildu zuten eguna.

Pentsiodunen eskubideen aldeko bizikleta martxa

Bizikleta hartu dute pentsiodunek, eta Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatzen ari dira, euren aldarriak zabaltzeko asmoz. Martxa honen bidez, 1.080 euroko gutxieneko pentsioen aldarrikapena, zerbitzu publikoen defentsa eta zainketa partekatuen lana azpimarratu dituzte.

Gernika Sporting-ek 40. urteurrena ospatuko du asteburuan

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako infantil talderik garrantzitsuenak bilduko dira Urbietan, zapatu eta domekan.

Mundakako Katillotxuk areto futbol txapelketa antolatu du

Ekainaren 21a eta uztailaren 1a bitartean egingo dute, eta izen ematea bihar zarratuko da. Hainbat taldek eman dute, dagoeneko, izena eta multzoen zozketa beraien sare sozialen bidez egingo dute.

Mendatak gazte mailako Euskadiko txirrindularitza txapelketa hartuko du etzi

32. Mendatako Sari Nagusiak lehen eta bigarren urteko gazteak batuko ditu. 85 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta azken kilometroetan Bizkaiko Begiratokira igo beharko dira.

Tour Egunaren aurkezpena

Tour Egunak Gernika-Lumon izango du geldialdia

2023ko Tourraren etorrera ospatzeko jaia aurkeztu dute gaur

katu eta Manu dokumentala

Katu eta Manu gogoratuko dituzte zapatuan, Busturiko Altamira auzoko plazan

Egiari Zor Memoria Institutuak eta Katu eta Manu gogoan Herri Babesak antolatu dute ekimena elkarlanean .Herri Babesak zapatuan salgai egongo den bi orduko dokumental bat sortu du

382 kilometro, ELAren ikerketa bultzatzeko funtsak biltzeko

Ekainaren 21a ELA gaixotasunaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, zapatuan, ekainaren 18an egingo dute erronka; goizaldeko 04:30ak aldera abiatuko dira txirrindulariak Bermeotik.

kirol egokituaren aldeko jaia

Ile eta bizar mozketak kirol egokitu eta inklusiboaren alde

Kirol egokitua ikusarazteko eta bultzatzeko asmoz, Barbero Solidario elkartasun jaialdia egingo dute domekan. Lortzen den dirua Haszten elkarteari laguntzeko izango da.

Gehiago