Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Nortasuna baino zerbait gehiago behar da Euroligako txapeldunordeari irabazteko

Gernika-Lumo
Kirola

Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenidaren kontra galdu zuen atzo, 56-62, Endesa Emakumezkoen Ligako 19. jardunaldiko Malosteko norgehiagokan.

Argazkia: Gernika KESB
2022/03/03
Alex Uriarte Atxikallende

Malostek bere garra atera zuen atzo, baina Perfumerias Avenidaren aurka gailentzeko hori baino askoz gehiago behar da. Salamancako taldeak 56-62 irabazi zion Lointek Gernika Bizkaiari, Silvia Dominguezen gidaritza bikainagaz. Etxekoetatik onena, ostera, Paula Ginzo izan zen, 10 puntu eta 4 errebote erdietsita. Partiduaren hasieratik argi zegoen testuinguru oso bestelakoetan dauden talde bi direla Lointek Gernika Bizkaia eta Perfumerias Avenida: lehenengoak erreskadan jasotako bost porrotetik zetozen; bigarrenak, aldiz, erreskadan lortutako hamar garaipenetatik. Tinara Mooren agerraldiren bat edo bestegatik ezin ezean, etxekoek ez zuten egin beste hainbestetan egin ohi duten saio hasiera bortitza; arerioaren mailak ere dezente zailtzen du hasieratik presio maila altuan jardutea. Talde bisitariak 0-10eko partziala lortu zuen, tartean hiruko jaurtiketa bi saskiratuta, eta Mario Lopezek lehendabiziko hutsartea eskatu behar izan zuen.

Roberto Iñiguezen jokalariak, berriz, zuzeneko blokeoaren bitartez dinamikak sortzen hasi ziren, Gernikaren defentsaren ahuleziaren erakusle; defentsa hori, hain zuzen ere, erdibitu egiten zuen kanpokoen alde batetik besterako jokoak, hausteko oso zaila zen presio lerro bat sortuz. Gauzak horrela, lehenengo laurdena 11-22 bukatu zen. Zuzeneko nahiz zeharkako blokeoetatik abiatuz, Perfumerias Avenidak nahieran gorpuztu zuen bere jokoa bigarren laurdenean ere. Lointekeko jokalariak, aldiz, baloiaren atzetik lasterka egitera mugatu zituzten. Bisitariek, gainera, frogatu zuten hiruko jaurtiketetan ere maila handiko taldea direla: kanpoaldetik jokatzerakoan asmatu egin zuten, eta hainbat saskiratze eskuratu.

Lointek Gernika Bizkaiak, berriz, ez zuen saskirako bideagaz jotzen, Perfumerias Avenidak ehundutako defentsa lerroa tarteko. Angie Bjorklund hurre-hurretik markatu zuten, arriskurik sortu ez zezan. Presioa presio, etxeko taldeak asmatu zuen partiduan bizirik jarraitzeko. Salamancakoek, horrez gain, lehen taldeko zazpi jokalari eta harrobiko gazte bana eroan zituzten Malostera, eta faktore horrek, hain zuzen, errotazioetan fin ibiltzera behar zuen Iñiguez. Bigarren laurdenaren amaieran, 28-35 markagailuan.

Bigarren zatian, Perfumerias Avenidak puntu bat gehiago igo zuen partiduaren erritmoa, batez ere, bere defentsari zegokionez. Erasoan ere muga-mugara eroaten zuten baloiaren jabetza, azken txanpan saskiratzeak lortzeko. Bigarren zati horretan Lointek Gernika Bizkaiakoak hauspotu zituztenak Malosteko ikusleak izan ziren. Nekea partiduaren eskemetan eragiten hasi zen, Perfumerias Avenida ez baitzen lehen laurdeneko talde sendo eta mintzen hain zaila. Lopezek aldaketa batzuk egin zituen defentsan, sistema osoa berregituratzeko, eta fuitua eman zuen horrek: Salamancako taldearen zuzeneko blokeoa eteteko bidea ezagutu zuen. Halaber, hirugarren laurdena amaitu orduko, Belen Arrojok saskiratze bat egin zuen, ikusleak are gehiago piztu zituena, eta 41-49aren aurrean esperantzak bizirik mantendu zituena.

Markagailuak kanpokoekiko aldea hamar puntutik gorakoa zela erakutsi arren, Gernikaren sentsazioak oso bestelakoak ziren. Kanpoaldetik jaurtiketak egiterakoan abilezia puntu bat falta zitzaien Lopezen neskei, baina Paula Ginzok konpondu zuen hori: Iñiguez hutsartea eskatzera behartu zuen, Lointek sei puntura jarrita. Hori bai, Perfumerias Avenidaren jokalari zutabea Espainiako selekzioan ere jokatzen duen Silvia Dominguez izan zen, maila oso-oso handia duena. Era berean, Maite Cazorlak ez zion ahalbidetu Bjorklundi jaurtiketak ganoraz egitea, aurrez aurreko defentsa lan bikainagatik. Beste behin, ñabardura txikiek partiduaren noranzkoa zehaztu zuten, eta esparru horretan Perfumerias Avenida, egun, goi mailako taldea da. Partiduaren bukaeran, 56-62koa erakusten zuen markagailuak, eta, zalantza barik, zartako gogorra da Lointek Gernika Bizkaiarentzat eta Malosterentzat, den-dena eman zuten partidu batean.

 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.