Datozen hilabeteotan Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian lehiatuko duten txapelketan ariko dira Xabi Barandika, Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa etxeko puntistak. Barandikak eta Lekerikak bikotea osatuko dute, eta Beaskoetxeak Ibon Aldazabal berriatuarragaz jokatuko du.
Lokalbide programagaz Alde Zaharrean negozio aukera berriak piztu gura dituzte eta, era berean, ekintzaileak inguru horretara erakarri.
1985ean sortu eta 1991an bere jarduna eten zuen Hemendio taldeak. 30 urteren ostean, bueltatu dira, eta euren lehen lan luzea grabatu dute Londresko Abbey Road Studio mitikoan.
Hirugarren liburua kaleratu du bermeotarrak: ‘La gruta de los sentidos’. Oraingo hau eleberri garaikidea da, eta ama eta alaba baten arteko istorioa kontatzen du.