Euskararen Eguna da gaur, eta euskara gehiagotan erabiltzeko hautua hartu dute askok. Gernika-Lumon irakurtaldia egin dute, baina asteburuan ere, euskararen alde egiteko ekintzak prestatu dituzte zenbait herritan.
Bakearen Museoak MemoriTour izeneko ibilbide gidatuetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Hainbat aukera eskainiko ditu, doan.
Hiru abestiz osatutako EPa kaleratu berri dute asteon Aiama eta Aneguriak: 'Hemen eta Orain'. Ene bada! izeneko hiru urteko proiektuan buru-belarri murgilduta dabiltza.
80 lagunek osatutako 20 taldek parte hartu zuten azaroaren 21ean eta 22an egin zen Innovathon Bermeon lehiaketan.
Eskualde guztietako bertsolari gazteek egindako lanagaz "asko gozatu" dutela aitortu dute Busturialdekoek.
Euskaraldiaren eraginez jarrera aldaketak igarri ditu egunotan Maitane Azurmendik. 2018agaz alderatuta, orain jendea gehiago animatu dela eta dituen onurak ikusi dituela uste du.
Morgako Udalak 200.000 euro inguruko inbertsioa egingo du, eta datorren urte bukaerarako kontsultategia prest izatea aurreikusi du.
Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira indarrean atzo adostu zituzten neurriak. Dena dela, horien inguruko xehetasunak emango ditu Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean.
Telefonoz, Internetez zein posta elektronikoz izena eman daiteke.