Lorea Bilbao foru diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusietan azaldu duenez, Agustin Ibarrolak sortutakoaren "esanahia" Busturialdeko zein kanpotik datozen bisitarien esku egotea bermatu gura dute.
Hezkuntza sistemari buruzko erabakiak bertotik diseinatzea positibo ikusten du Ikastolen Elkarteak, baina uste du ikasleak ikasgeletara itzultzea Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eragileekin landu behar duen erabakia dela, eta irizpide propioetan oinarrituta hartu behar dela.
Aritzatxun, bakarkako ur kirolak bakarrik egin daitezke. Kanposantuan, edukiera kontrolatuko dute sarreran.
Umeek konfinamendua nola bizi duten ikertzeko haiei zuzendutako galdetegia prestatu dute. Lau planotan banatu dute: fisikoa, soziala, emozionala eta akademikoa.
Psikologoa da Nahia Idoiaga, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Gernika-Lumon bizi da, eta konfinamenduak jendearengan duen eragina ikertzen ari da, beste hainbat aditurekin batera: Naiara Besarategi, Amaia Eiguren, Maria Dosil, Maitane Picaza eta Naiara Ozamiz ditu bidelagun; gehienak KideONikerketa taldekoak. Martxoaren 12a inguruan nabaritu zuten ikasleak oso urduri zeudela, eta ikertu beharra zegoela pentsatu zuten. Sareen bidez zabaldu dute galdetegia, Hego Euskal Herrian, eta nagusi eta umeenak bereizi dituzte. Izan ere, umeen egoera bereziki zahurgarria zela ohartu ziren, «lehenengoak izan dira etxean sartzen, eta inolako arreta sozialik ez dute izan».
Funtzionamendurako ohiko gastuak izango dira diruz lagunduko dituztenak.
Segurtasun sailak adierazi duenez, kanpin-denden azpian kokatutako 50 landare eta lehortzeko kukuluak aurkitu zituzten.
Ohi legez, jasotako erantzun guztien artean zozkatuko dute saria.
Berme juridioak eta segurtasun bermeak eskatu dituzte ikastetxeetara itzultzeko. Bitartean, ez dela itzuli behar uste dute.