Antoliñape kultur taldeak jakinarazi duenez, hil honetan, Xabier Bareño ezker abertzaleko militante historikoaren errautsak zabaldu ziren lekuan bere omenez jarritako monolitoa kendu dute, Gautegiz Arteagan. Asteon, gainera, bertan zegoen ikurriña be kendu dutela esan dute. Antoliñapekoen ustez, «iritzi politikoa alde …
Gernika-Lumoko ostalaritza elkarteak Eguen Gastronomikoetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, eguenero, 19:00etatik 21:30era, parte hartzen duten tabernetan soilik. Egun horietan, edarietan deskontuak edota pintxoak doan eskuratu ahal izango dira.…
Ez ohiko osoko bilkuran Bilduk aurkeztutako proposamena onartu du udalbatzak. Hain zuzen be, abenduko aparteko ordainsariak ordaintzeko aurreikusitako kreditoak ez erabiltzea, eta diru hori pentsio planetarako edo antzekoetarako ekarpenak egiteko lotzea onartu du udalbatzak, aldeko 10 botogaz eta 3 abstentsinogaz.…
Euskal Surf Zirkuituaren azken probak irudi edarrak utzi zituen, joan den asteburuan. Mundakako ezker olatuak izen ona berreskuratu zuen, surflarien gozamenerako. Hala, tutu edarrak egiteko aukera izan zuten parte hartzaileak, asteburu guztian. Hego...
Muruetako eta, ondorioz Busturialdeko euskarak dituen «zenbait berba jator» gal ez daitezen, Muruetako Udalak bigarren urtez abiarazi du Bertoko Berbak kanpaina. Horren bitartez, Muruetako alkate Jabier Ondarzak adierazi legez, «egun galtzeko zorian dauden zenbai hitz gogora ekarri eta eguneroko erabilerarako …
Marijesien azken eguneko –abenduaren 24a– bigarren eta hirugarren errondetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, Gernika-Lumoko Marijesiek. Tortimortxi txokolate-jana egongo da egun horretan 06:00etatik aurrera. 09:00etan, ostera, meza egongo da Andra Mari parrokian, eta bertan abestuko dute, beste batez, Marijesiek.…
Beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina abian jarri du udalak; informazio puntu ibiltari batean oinarrituko dena. Bertan, bilketaren erabilpenaz informatuko zaie herritarrei. Jolas eta eskulan tailerren bitartez abiaraziko dute. Parte hartu nahi duenak 11:00etatik 14:00etara merkatu plazara bertaratu beharko du.…
Ezin hobeto hasi du Dania Jai Alaiko neguko denboraldia Diego Beaskoetxea puntista gernikarrak; izan be, parte hartzen duen sailkapen guztietan nagusi da bera.
Guztietan goreneko postuan bada be, batezbe, Most Wins (kienieleta gehien irabazi dituena) sailkapenean da nabaria bere nagusitasuna. …