Bigarren urtez jarraian, Oier Zalbidea Uriartek (Bermeo, 1983) irabazi du Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) antolatzen duen Gazte Bidaia Argazki lehiaketa. 9/11 izena ipini dio bermeotarrak argazki irabazleari. Aurtongo udan atera du Zalbideak a...
Alkartasuna Dantza Taldeak nagusientzako euskal dantzen ikastaroa antolatu du, beste behin be. Parte hartu gura dutenek dagoeneko izena emon dezakete. Ikastaroa azaroan hasiko dela azaldu dute, eta otsailera arte iraungo du. Jakinarazi dutenez, klaseak...
Astelehentxutxu badatorrela eta, zapatuko jaiegunean soinean eroateko kamisetak ipiniko dituzte salgai gazteek gaur, bihar eta bariku arratsaldean. Hain zuzen, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira kamisetak saltzen, Arrieneko eskaileretan. 8 eu...
Ez da gauza berria zesta-punta erakustaldiez gozatu eta Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia ezagutzeko bisitak egin daitezkeela, 2003tik ematen baitu aukera hori Euskal Jai Alai zesta-punta eskolak. Orain arte talde handiei zuzenduta egon dira bisitak, baina, Basquetour agentziaren bitartez, talde txikiagoentzako prestatutako esperientziak eskaintzen hasi da Gernika-Lumoko taldea. Hain zuzen, Top esperientziak Euskadin turistei zuzendutako gomendioetan sartu dute Jai Alai pilotalekua eta, horri esker, zesta-punta barru-barrutik ezagutzeko aukera edukiko dute kanpotik etorritakoek zein bertokoek. Azaldu dutenez, «zesta-puntako munduko txapeldun edo herri kiroletako monitore batek trebatuta, horiek pizten duten pasio eta zaletasuna eta kirol bihurtutako tradizioen gogortasuna sentitu» ahal izango ditu bisitariak. Erakustaldi osoa hiru zatitan banatu dute. Euskaraz, gazteleraz edota ingelesez eskaintzen dituzten azalpenak entzuteaz gain, Jai Alairen historia laburbiltzen duten hamalau informazio-taulatan aurkituko ditu bisitariak xehetasun guztiak. Erakustaldia Pilotalekua ez ezik zesta-punta bera ezagutaraztea izanik helburua, erakustaldi partidarik be ez da faltako. Hori orduko, ostera, galderak egiteko tartea edukiko dute turistek, pilotariek erabiltzen dituzten erremintak erakusten dizkieten bitartean. Hogei tantotara jokatutako partidaren ostean, gainera, pilotagaz bere trebezia erakusteko aukera edukiko dute Top esperientzietan parte hartzen dutenek. Azaldu dutenez, ordu eta erdi inguru irauten du erakustaldi osoak, eta 500 euroko prezioa dauka 50etik 100 pertsonara arteko taldeentzat. 100 pertsonatik gorako taldeen [...]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa badabil bidea egiten. Asteburu honetan Mungia izango da bertsolarien bapatekosunerako gaitasunaren lekuko, Txorierriko herri horretan jokatuko baita zapatuan hirugarren kanporaketa. Oraingoan, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkari bakarra egongo da: Ander Elortegi. Fredi Paia algortarra, Iñaki Iturriotz igorreztarra, Malen Amenabar larrabetzuarra, Peru Vidal leioarra eta Txaber Ormazabal arrigorriagarra izango ditu aurkari natxituarrak Olalde aretoan 17:30etik aurrera jokatuko den kanporaketan. Aurreko beste bi kanporaketetako lan bera egin beharko dute zapatuan finalaurrekoetarako txartela jokoan daukaten bertsolariek. Hala, zortziko nagusian eta txikian ofiziotan hiruna bertso osatu beharko dituzte lehenbizi. Bakarkako lanean, puntua emanda, bertso bi egin beharko dituzte zortziko handian, eta bat zortziko txikian. Kartzelako lanagaz bukatuko da saioa. Kasu horretan, gaia emanda hiru bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean. Mungiako saioko irabazleak finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortuko du; gainontzekoak puntuazioaren arabera igaroko dira hurrengo fasera. Zuriñe Iarritu ariko da aurkezle lanetan. Ibarra eta Ajuria Bertsozale elkarteak jakinarazi duenez, www.bertsosarrerak.eu helbidearen bitartez eros daitezke Mungiako saiorako sarrerak. Orain arte, gainera, kanporaketa saioetako zein finaleko sarrerak baino ez dira egon eskuragarri webgune horretan, baina dagoeneko finalaurreetako sarrerak erosteko aukera be badago. Finalaurreetako sarrera arruntak 10 euro balio du, bazkideena 7 eta gazteena (16 urtera arte) 5 euro. Oraingoz, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkari [...]
Bermeoko Alde Zaharra Erdi Aroan murgilduta izan da asteburu osoan; hori bai, zeruari begira igaro dituzte egunak noiz aterriko zain. Euria oztopo handia izan dute bermeotarrek, halanda be, aurreikusita zegoen guztia bete da. Euria egin duen arren, Ber...