1912ko galernaren argiak eta itzalak
Bermeoko Alde Zaharra Erdi Aroan murgilduta izan da asteburu osoan; hori bai, zeruari begira igaro dituzte egunak noiz aterriko zain. Euria oztopo handia izan dute bermeotarrek, halanda be, aurreikusita zegoen guztia bete da. Euria egin duen arren, Ber...
Bermeoko Alde Zaharra Erdi Aroan murgilduta izan da asteburu osoan; hori bai, zeruari begira igaro dituzte egunak noiz aterriko zain. Euria oztopo handia izan dute bermeotarrek, halanda be, aurreikusita zegoen guztia bete da. Euria egin duen arren, Bermistorian «ondo» joan dela adierazi dute. Bai zapatuan eta baita domekan be, kale animazioak eta danbor hotsek girotu dute Bermeoko Alde Zaharra; izan be, eguraldiari aurpegia emonaz kalejiran ibili dira. Izaro Abesbatza be, aurreikusita zegoen moduan, abesten izan zen zapatu goizean. Bermistoriani amaiera emoteko, gaur, 19:30ean, Argiak eta itzalak 1912ko galernan solasaldia egingo dute Arrantzaleen Museoan. Urte hartako Bermeoko bizimodua ezagutzeko aukera emongo du solasaldi horrek, eta edozeinek parte har dezake.