Euskal dantzen ikastaroa antolatu du Alkartasunak nagusientzako
Alkartasuna Dantza Taldeak nagusientzako euskal dantzen ikastaroa antolatu du, beste behin be. Parte hartu gura dutenek dagoeneko izena emon dezakete. Ikastaroa azaroan hasiko dela azaldu dute, eta otsailera arte iraungo du. Jakinarazi dutenez, klaseak...
Alkartasuna Dantza Taldeak nagusientzako euskal dantzen ikastaroa antolatu du, beste behin be. Parte hartu gura dutenek dagoeneko izena emon dezakete. Ikastaroa azaroan hasiko dela azaldu dute, eta otsailera arte iraungo du. Jakinarazi dutenez, klaseak barikuetan izango dira, 19:00etatik 21:30eara.
Ikastaroan izena emoteko asmoa dutenek Gizarte eta Kultura Etxean egin beharko dute, hilarn 31a orduko; halanda be, plazak arinago bete daitezke. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa dela jakinarazi dute.