Zapaturako kamisetak ipiniko dituzte salgai gaurtik barikura
Astelehentxutxu badatorrela eta, zapatuko jaiegunean soinean eroateko kamisetak ipiniko dituzte salgai gazteek gaur, bihar eta bariku arratsaldean. Hain zuzen, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira kamisetak saltzen, Arrieneko eskaileretan. 8 eu...
Astelehentxutxu badatorrela eta, zapatuko jaiegunean soinean eroateko kamisetak ipiniko dituzte salgai gazteek gaur, bihar eta bariku arratsaldean. Hain zuzen, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira kamisetak saltzen, Arrieneko eskaileretan. 8 euroren truke eskuratu ahalko dira, eta ateratzen duten dirua zapatuko ekitaldiak finantzatzeko erabiliko dutela esan dute Astelehentxutxuren sustatzaileek. Esan dutenez, “ilusio, gogo eta lan hadiagaz” dabiltza sortzen egitaraua, aurten be Gernika-Lumoko gazte guztiak bertan ikusi daitezen. “Animatu eta jantzi kamisetaTXUegaz!”