Zesta-punta, barru-barrutik
Ez da gauza berria zesta-punta erakustaldiez gozatu eta Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia ezagutzeko bisitak egin daitezkeela, 2003tik ematen baitu aukera hori Euskal Jai Alai zesta-punta eskolak. Orain arte talde handiei zuzenduta egon dira bisitak, baina, Basquetour agentziaren bitartez, talde txikiagoentzako prestatutako esperientziak eskaintzen hasi da Gernika-Lumoko taldea. Hain zuzen, Top esperientziak Euskadin turistei zuzendutako gomendioetan sartu dute Jai Alai pilotalekua eta, horri esker, zesta-punta barru-barrutik ezagutzeko aukera edukiko dute kanpotik etorritakoek zein bertokoek. Azaldu dutenez, «zesta-puntako munduko txapeldun edo herri kiroletako monitore batek trebatuta, horiek pizten duten pasio eta zaletasuna eta kirol bihurtutako tradizioen gogortasuna sentitu» ahal izango ditu bisitariak. Erakustaldi osoa hiru zatitan banatu dute. Euskaraz, gazteleraz edota ingelesez eskaintzen dituzten azalpenak entzuteaz gain, Jai Alairen historia laburbiltzen duten hamalau informazio-taulatan aurkituko ditu bisitariak xehetasun guztiak. Erakustaldia Pilotalekua ez ezik zesta-punta bera ezagutaraztea izanik helburua, erakustaldi partidarik be ez da faltako. Hori orduko, ostera, galderak egiteko tartea edukiko dute turistek, pilotariek erabiltzen dituzten erremintak erakusten dizkieten bitartean. Hogei tantotara jokatutako partidaren ostean, gainera, pilotagaz bere trebezia erakusteko aukera edukiko dute Top esperientzietan parte hartzen dutenek. Azaldu dutenez, ordu eta erdi inguru irauten du erakustaldi osoak, eta 500 euroko prezioa dauka 50etik 100 pertsonara arteko taldeentzat. 100 pertsonatik gorako taldeen [...]
Ez da gauza berria zesta-punta erakustaldiez gozatu eta Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia ezagutzeko bisitak egin daitezkeela, 2003tik ematen baitu aukera hori Euskal Jai Alai zesta-punta eskolak. Orain arte talde handiei zuzenduta egon dira bisitak, baina, Basquetour agentziaren bitartez, talde txikiagoentzako prestatutako esperientziak eskaintzen hasi da Gernika-Lumoko taldea.
Hain zuzen, Top esperientziak Euskadin turistei zuzendutako gomendioetan sartu dute Jai Alai pilotalekua eta, horri esker, zesta-punta barru-barrutik ezagutzeko aukera edukiko dute kanpotik etorritakoek zein bertokoek. Azaldu dutenez, «zesta-puntako munduko txapeldun edo herri kiroletako monitore batek trebatuta, horiek pizten duten pasio eta zaletasuna eta kirol bihurtutako tradizioen gogortasuna sentitu» ahal izango ditu bisitariak.
Erakustaldi osoa hiru zatitan banatu dute. Euskaraz, gazteleraz edota ingelesez eskaintzen dituzten azalpenak entzuteaz gain, Jai Alairen historia laburbiltzen duten hamalau informazio-taulatan aurkituko ditu bisitariak xehetasun guztiak.
Erakustaldia
Pilotalekua ez ezik zesta-punta bera ezagutaraztea izanik helburua, erakustaldi partidarik be ez da faltako. Hori orduko, ostera, galderak egiteko tartea edukiko dute turistek, pilotariek erabiltzen dituzten erremintak erakusten dizkieten bitartean. Hogei tantotara jokatutako partidaren ostean, gainera, pilotagaz bere trebezia erakusteko aukera edukiko dute Top esperientzietan parte hartzen dutenek.
Azaldu dutenez, ordu eta erdi inguru irauten du erakustaldi osoak, eta 500 euroko prezioa dauka 50etik 100 pertsonara arteko taldeentzat. 100 pertsonatik gorako taldeen kasuan, buruko bost euro balio du, eta talde txikiagoen kasuan tarifa murriztua ezarriko luketela azaldu dute. Batean zein beste, erreserba gutxienez astebete lehenago egin behar da. Horretarako, mezu bat bidali behar da gjaialai-@msn.com-era, edo 658-750 627ra deitu.