Egun bakarrean barik, egun bitan izango da aurten Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya. Guztira, 66 autok parte hartuko dute, iaz baino bost auto gutxiagok. Gidari horietatik hamazazpi Lea-Artibaikoak eta Busturialdekoak izango dira. Lehenengo parte hartzailea 18:00etan aterako da, Artekaletik. Minutuz minutu abiatuko dira gainontzekoak. Lasterketak, guztira, 226 kilometro izango ditu, eta 87,88 erlojupekoak izango dira. Erlojupeko bost tarte izango ditu, eta birritan igaro beharko dira tarte bakoitzetik: Gernika-Lumo-Gernika-Lumo (6,40 km), Munitibar-Urrutxua-Zugastieta (16,45 km), Olabarri-Gernika-Lumo (6,80 km), Ajangiz-Ibartxu-Arratzu (8,49 km)eta Belendiz-Nabarniz (5,80 km). Gernika-Lumoko tartea izango da lehena, eta bukatutakoan, Artekaleko parke itxira joan beharko dute, bertan autoak uzteko. Bihar ekingo diote Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallyko bigarren etapari, 08:30ean hasita. Goizean, Munitibar-Urrutxua-Zugastieta eta Olabarri-Gernika-Lumo tarteak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Azken txanpa zapatu arratsaldean egin beharko dute. 13:58ean irtengo du lehenak Artekaletik, Ajangiz-Ibartxu-Arratzu eta Belendiz-Nabarniz tarteak egiteko. Lasterketa bukatuta, 20:30ean sari banaketa egingo dute, Foru plazan. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gidariak Busturialdea Ander Learreta/ Ivan Muñoz. Nissan 350 GT Ander Arana/ Arkaitz Kobeaga Peugeot 309 GTI 16V Iñaki Martitegi/ Josu Barrueta Renault Clio Sport Iban Orbe/ Jonathan Zabala. Renault Clio Williams Enrique Gomez/ Leire Gomez. Renault Clio Sport Aitor Irazabal/ Ander Bikandi. BMW 325i Ander Barainka/ Asier Korta. Peugeot 106 S16 Peru Urkidi/ [...]
Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak bart, bikotea jotzea egotzita. 22:00ak aldera jazo zen erasoa, Juan Calzada kalean. Gizonezkoa atxilotuta eroan ondoren, emakumeak ez zuen medikuek artatzerik gura izan.