
Oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, Muxikako Udalak Ariatza eta Zugastieta auzoetan pulsagailu bidezko semaforoak jartzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Aitor Goldaraz alkateak azaldu duenez, kotxeak «abiadura bizian» ibiltzen dira errepidearen bi leku horietan, eta bidea zeharkatzea “oso arriskutsua” da oinezkoentzat. Hala Ariatzan eta Zugastietan egokitzapenak egitea “ezinbestekoa” dela deritzo. Udalak herritarren eskariei jaramon egin ostean erabaki du Aldundiarengana jotzea. Goldarazen berbetan, Muxikako Udalak hainbatetan eskatu du Ariatzan eta Zugastietan neurri bereziak hartzea, baina momentuz, ez dute Foru Aldundiaren erantzunik jaso. Hala, erantzuna heldu arte lanean jarraituko dutela jakinarazi du.


Joan den uztailaren amaieran Finsa taldeak Inama enpresa egokitzea proposatu zion langileen komiteari, Muxikako lantegiaren jarduera ekonomikoagaz jarraitzeko asmoagaz. Hain zuzen, pelleta ekoiztea proposatu zuten taldeko arduradunek, egurrezko taulak ...

Iazko garaipenari bigarrena gehitu diote Alexis Apraiz pilotari gernikarrak eta Aimar Olaizolak. Izan be, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka jokatu eta garaipena eskuratu zuten atzo gernikarrak eta haren bikoteak, Lekeitioko sanantolinetako torneoan...