Ate joka datoz andramariak
Hamaika jai ospatu dituzte dagoeneko Busturialdeko eta Lea-Artibaiko plazetan, baina oraindik, festa giro usaina nabari da zenbait herritan. Horren adibide dira, esaterako, Kanala, (Sukarrieta), Gerrikaitz (Munitibar) eta Erdontza (Markina-Xemein) auzoak eta Nabarniz bera.
Egitarau zabala herriotan
Uda sasoia amaitzear badago be, aipatu herrietakoek jai giroan esan gura diote agur asteburuan, andramarietan murgilduta. Hala, mus eta briska txapelketak, esku pelota partiduak, paella eta tortilla txapelketak. txokolate jana, jolasak, antzerkia… eta beste hainbat ekintza izango ditu herritarrak aukeran Nabarniz, Kanalan, Gerrikaitzen zein Erdontzan. Gainera, doinu hotsa be ez da faltako, eta herriko kaleak musikaz girotuko dituzte.
Nabarnizen, gainera, andramariak igarota, zaldi probez gozatzeko aukera izango dute bertakoek; hain zuzen be, irailaren 14an, 15ean, 16an eta 17an . Hilaren 16an 18:00etan emongo diete hasiera aipatu probei, eta gainontzeko egunetan, ostera, 21:00etan.
EGITARAUA, HERRIZ-HERRI
Nabarniz
Irailak 7. Bezperada.
– 18:00etan: Mus eta briska txapelketa, txokoan.
– 18:00etan: Esku pelota partiduak, frontoian.
– 20:30ean: Makailao jana, hiru tabernetan, Joseba Urrutia trikitilariak alaituta.
Irailak 8. Andra Mari.
– 11:00etan: Meza nagusia. Ostean, hamaiketako herrikoia, Roberto eta Idoia trikitilariak alaituta.
– 15:00etan: Herri bazkaria, frontoian.
– 17:00etan: Erromeria Bide Batez taldeagaz.
– 21:00etan: Argi eta Iker trikitilariak tabernaz taberna.
Irailak 9.
– 12:00etan: Meza nagusia.
-13:00etan: Kabelinatxe dantza taldearen saioa. Ostean, Herriko zaharrenari eta gazteenari oparia. (Pedro Garatea eta Ivan Goiriena). Ostean, Txantxiku txapelketa.
– 17:00etan: Apar jaia, plazan.
– 19:00etan: Xaiborren show-a eta txokolate jana, herriko plazan.
– 21:00etan: Morokil jana Nabarniz jatetxean eta Herriko tabernan, Argi eta Iker trikitilariek girotuta.
Kanala (Sukarrieta)
Irailak 7.
– 12:00etan: Kalejira, trikitilariekin alaituta.
– 18:00etan: Zinta lasterketa eta umeen jolasak.
– 18:00etan: Mus txapelketa.
– 19:30ean:Nagusien jolasak eta sokatira txapelketa.
– 22:00etan: Kale zinema. Ostean, Kanala jaietako argazkien proiekzioa.
– Goizaldean: Gaueko sokasalto eta sokatira txapelketa.
Irailak 8.
– 11:30ean: Meza nagusia, Gautegiz Arteagako abesbatzagaz.
– 13:00etan: Pala txapelketako finala.
– 14:30ean: Bazkari herrikoia.
-18:30ean: Mozorro desfilea.
– 22:30ean: Kontzertuak: Vanatics eta Zirkinik Bez erromeria.
– Goizaldean: Txokolate jana.
Irailak 9.
– 11:00etan: Meza santua.
– 11:00etan: Paella eta tortilla txapelketarako izen emotea.
– 12:00etan: Kanala dantza taldearen saioa.
– 13:00etan: Umeen marrazki lehiaketa.
-13:30ean: Bertsolariak.
-14:00etan: Paella eta tortillen aurkezpena.
-14:30ean: Sari banaketa.
-18:30ean: Pilota partidua.
Gerrikaitz (Munitibar)
Irailak 7.
– 19:30ean: Munitibarko dantza taldearen santza saioa, Gerrikaitzeko plazan.
– 21:00etan: Urdai-sahiski jaia.
– 22:30ean: Erromeria Joxe Mendizabalegaz.
Irailak 8. Andra Mari eguna.
– 11:00etan: Umeentzako tailerrak eta jolasak.
– 12:00etan: Meza. Ostean, kopaua egongo da.
– 14:30ean: Paella txapelketa. Paellen aurkezpena.
– 20:00etan: Antzerkia: Baginaren bakarrizketak.
– 21:30ean: Sorpresa plazan.
– 22:30ean: Erromeria Ondarroako Joxpa taldeagaz.
Irailak 9.
– 11:00etan: Meza.
– 12:30etik 14:30era: Harrapakarien eta narrastien erakustaldia, Rapax Natura elkarteagaz. Erakustaldia eta hegaztien hegaldiak egingo dituzte.
– 17:00etan: Herri kirolak. Auzotarrak VS herritarrak.
– 20:00etan: Bertsolariak: Sustrai Colina eta Igor Elortza.
Erdontza (Markina-xemein)
Irailak 7.
– 20:00etan: Errozarioa eta meza.
Irailak 8. Andra Mari eguna.
– Goizetik: Kalejira txistulariekin, Iderra Nagusitik Erdontzaraino. Bolanderak be jaurtiko dituzte bitartean.
– 11:00etan: Meza.
– 12:00etan: Hamaiketakoa, girotuta.