Sanantolinetako torneoa irabazi du bigarrenez, Apraizek
Iazko garaipenari bigarrena gehitu diote Alexis Apraiz pilotari gernikarrak eta Aimar Olaizolak. Izan be, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka jokatu eta garaipena eskuratu zuten atzo gernikarrak eta haren bikoteak, Lekeitioko sanantolinetako torneoan...
Iazko garaipenari bigarrena gehitu diote Alexis Apraiz pilotari gernikarrak eta Aimar Olaizolak. Izan be, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka jokatu eta garaipena eskuratu zuten atzo gernikarrak eta haren bikoteak, Lekeitioko sanantolinetako torneoan, 22-18 eginda.
Santi Brouard pilotalekuan irabazi zuen bikoteak, eta horren aurrean, «pozik» agertu da Apraiz; izan be, harek dioenez, «torneo bat irabaztea beti izaten da pozgarria». Azkenean garaipenagaz etxera bueltatzea lortu bazuten be, lan «gogorra» izan zuen bikoteak Lekeitioko torneoko finalean. «10-16 galtzen joan ginenean zail ikusten genuen partidua, galdu egingo genuela be pentsatu nuen. baina azkenean partiduari buelta emon genion eta irabaztea lortu genuen», dio gernikarrak.
Apraizek azaldu duenez, «ahal moduan» defenditu zuen bere burua, eta, Olaizolak, bitartean, «guztia konpondu» zuen. Izan be, Apraizen arabera, Olaizolagaz jokatzea «oso erreza» da: «guztia egiten du ondo, eta beti laguntzen du».