Finsak pelleta ekoiztea proposatu dio Inamako langileen komiteari
Joan den uztailaren amaieran Finsa taldeak Inama enpresa egokitzea proposatu zion langileen komiteari, Muxikako lantegiaren jarduera ekonomikoagaz jarraitzeko asmoagaz. Hain zuzen, pelleta ekoiztea proposatu zuten taldeko arduradunek, egurrezko taulak ...
Joan den uztailaren amaieran Finsa taldeak Inama enpresa egokitzea proposatu zion langileen komiteari, Muxikako lantegiaren jarduera ekonomikoagaz jarraitzeko asmoagaz. Hain zuzen, pelleta ekoiztea proposatu zuten taldeko arduradunek, egurrezko taulak ekoiztea baztertuta. Finsak langileen komiteari emondako datuen arabera, proposamenak aurrera eginez gero, urtero 500.000 tona egur kontsumituko lituzke Inamak, eta 25 milioi euro inguru fakturatuko lituzke.
Langileen komiteak “positiboki” baloratu du Finsaren proposamena, baina David Palacios langileen ordezkariak jakinarazi duenez, ordutik ez dute informazio gehiago jaso, eta horrenbestez, “kontu handiz” ibili gura dute. “Oraindik xehetasun asko falta dira, eta momentuz, ez dugu zihurtzat emon gura” esan du langileen ordezkariak.
Palaciosen berbetan, “bi arrazoi” dituzte pozik egoteko. Alde batetik, enpresako 50 langile ohi inguru barriro hasiko lirateke lanean, eta gainera, zeharkako hainbat lanpostu sortuko lirateke. Bestetik, egurraren sektoreari bultzada bat emongo lioke lantegia barriro zabaltzeak. Hala, beharginen komitea “itxaropentsu” dagoela dio Palaciosek, eta hurrengo pausoei itxaroten.