Bermeoko Udalak parte-hartze prozesuan herritarrek proposatu dituzten 26 alegazio aurkeztu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatu duen Lurralde Zatikako Planari (LZP). Alegazio horien aurkezpena “oso garrantzitsua” dela nabarmendu du gaur goizeko prentsaurrekoan Idurre Bideguren Bermeko alkateak; izan be, parte-hartze prozesuaren “lehenengo fruitua” baita haren arabera. “Arrazoibide hauek parte hartze prosesuaren orain arteko emaitza bat dira eta parte hartu duten bermeotarren kezkak, iritziak eta lehentasunak islatzen dituzte”, esan du. Guzti horregatik, parte-hartze prozesuaren garrantzia nabarmendu du Bidegurenek. Juan Karlos Agirre Partaidetza Saileko zinegotziak argitu duenez, ingurunea deritzon lan taldearen emaitza dira aurkeztutako alegazioak. Egindako batzarretan, LZParen arlo nagusiak aztertu dituztela jakinarazi du Agirrek: azpiegiturak eta garraioa, ingurumen eta landa eremuak, bizi kalitatea, jarduera ekonomikoak, oinarrizko azpiegiturak, etxebizitzak eta ingurumena, hain zuzen be. Alegazioak, gainera, bi ikuspegitik egin dituztela esan du, “eskualdeari eta Bermeori begira”. Alegazioak orokorrean Eskualdeko eskonomia sustatzeko helburuarekin, Sollubeko bide berriaren proiektuari lehentasuna emotea, trenbidearen bikoizketa egitea eta bidai maiztasuna handitzea, saneamenduko lanak amaitzea eta Bermeon aparkaleku gehiago egitea eskatzen dute. Etxebizitza barriak bultzatu ordez, egun dauden etxe hutsen eta zaharren barrikuntza lehenestea be planteatzen dute. Gainera, merkatari txikiei laguntzea, turismoa bultzatzea eta Gernikako ospitalaren zerbitzuak gehitzea be proposatzen dute. Bestalde, aurkeztu dituzten alegazioetan Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuan indarrean dagoen [...]
Kirolari Ateak Zabalik jardunaldiaren baitan, Bermeon, biharko beste zenbait gunerekin batera Arte Martzialen gunea be aurreikusita zegoen. Halanda be, domekan egingo dutela jakinarazi du Udalaren Kirol Patronatuak. Hortaz, Arte Martzialen gunea etzi e...