Arte Martzialen gunea domekarako utzi dute
Kirolari Ateak Zabalik jardunaldiaren baitan, Bermeon, biharko beste zenbait gunerekin batera Arte Martzialen gunea be aurreikusita zegoen. Halanda be, domekan egingo dutela jakinarazi du Udalaren Kirol Patronatuak. Hortaz, Arte Martzialen gunea etzi e...
Kirolari Ateak Zabalik jardunaldiaren baitan, Bermeon, biharko beste zenbait gunerekin batera Arte Martzialen gunea be aurreikusita zegoen. Halanda be, domekan egingo dutela jakinarazi du Udalaren Kirol Patronatuak.
Hortaz, Arte Martzialen gunea etzi egingo dute Burujabetasun zelaian, 11:00etatik 13:00etara. Gainontzeko jardueren tokiak eta ordutegian mantendu egiten direla zehaztu dute.