Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketa irabazi du, kadeteen mailan. Lauko finaleko hiru partidak irabazita, bertokoak nagusitasunez irabazi zuten Bizkaiko talde onenaren garaikurra. Bertokoek aparteko maila emon zuten, eta azkenengo partida jokatu aurretik bihurtu ziren txapeldun. Lehenengo partidan, Tabirakoren bigarren taldea hartu zuten menpean bertokoek. Urduritasuna albo batera utzita, gernikarrek partida edarra jokatu zuten, 35-60 irabaziz. Bigarren partida be, “nahiko erraz” irabazi zuten Gernika KESBekoek. Tabirakoren lehenengo taldearen kontra defentsa bikaina egin zuten taldekideek, 51-28 irabaziz. Azken partida jokatu aurretik txapeldunak izan arren, Getxoren kontra sufritu zuten gehien gernikarrek. Bigarren laurdenean ateratako errentari eutsi ostean, 54-61 irabaztea lortu zuten.
Urdaibai eskubaloi taldeak Bizkaiko Koparen finala jokatuko du gizonezkoen nagusien mailan. Asteburuan Bilboko Escolapios taldeari 41-42 irabazi ostean, hortaz, bertokoek denboraldiko bigarren titulua irabazteko aukera iango dute. Urdaibaiko jokalarie...
Alkarregaz Gernika-Lumoko eta Busturialdeko ikastetxeetako guraso elkarteen elkarteak antolatutako sormen lehiaketak baditu saridunak. Hain zuzen be, Ekipo HH taldea, Nerea Martinez, Mallukiak taldea eta Irene Eiguren nagusitu dira aurtengo lehiaketan. Dena den, Malluki taldeak ez du saririk jaso; izan be, taldekideak ez ziren barikuan egindako sari banaketan agertu. Eman gabe geratu den sari horri dagozkion 380 euroak Gernika-Lumoko Munduko paisaiak: Sahara eskolan deritzon proiektuari emango dizkiola jakinarazi du Alkarregaz elkarteak. Sariak banatuta, agur esan diote Alkarregazeko kideek elkarteari; orain, proiektu barriekin datorren jendea agertzea espero dute. Etorkizunean gurasoen elkartea osatuko dutenei bidea eman gura die; «erreleboari ateak zabalik uztea», alegia. Izan be, beharrezkoa ikusten dute elkartearen berrikuntza; «hasitako lanari jarraipena eman eta komunitate gisa ditugun erronka berriei erantzungo dien talde berri bat» behar dela diote. LEHIAKETAKO SARIDUNAK 1- KATEGORIA 1. SARIA: Allende Salazar ikastetxeko 5. mailako ‘Mallukiak’ taldeak irabazi du lehen saria; hain zuzen be, Helena Gorroñok, Jessica Aguilarrek eta Eider Aberasturik irabazi dute, Alkarregaz lanari esker. Dena den, ez dute saririk jasoko, sari banaketan ez agertzearren. 2. SARIA: Mertzede ikastetxeko 6.mailako ikasle Irene Eigurenek ‘ Dortoka’ irabazi du lehen saria, Gutuna lanagaz. 100 euroko saia jaso du. 2- KATEGORIA 1. SARIA: Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloko Ekipo HH [...]
Iragan asteburuan trainerilla ligako bi jardunaldi jokatu zituzten bertoko taldeek Elantxoben. Gazteen mailan Mundaka bertoko talde onena izan zen, bi jardunaldietako estropadak nagusitasun ikaragarriagaz irabazi ostean. Domekan, esaterako, 44 segunduko aldeagatik irabazi zuten. Nagusien mailan, bestalde, Urdaibai izan zen bertoko talde onena bi jardunaldietan bigarren postuan sailkatuta. Elantxobetarrak be (irudiaren beheka partean) ondo moldatu ziren, bosgarren postuan sailkatuz bi egunetan.