Bizkaiko Kopako finala jokatuko dute Urdaibaikoek
Urdaibai eskubaloi taldeak Bizkaiko Koparen finala jokatuko du gizonezkoen nagusien mailan. Asteburuan Bilboko Escolapios taldeari 41-42 irabazi ostean, hortaz, bertokoek denboraldiko bigarren titulua irabazteko aukera iango dute. Urdaibaiko jokalarie...
Urdaibai eskubaloi taldeak Bizkaiko Koparen finala jokatuko du gizonezkoen nagusien mailan. Asteburuan Bilboko Escolapios taldeari 41-42 irabazi ostean, hortaz, bertokoek denboraldiko bigarren titulua irabazteko aukera iango dute.
Urdaibaiko jokalariek partida gogorra aurreikusi zuten, eta hala izan zen. Etxetik kanpo jokatzeaz gain, maila handiko aurkari bat izan zuten aurrean bertokoek, eta horrenbestez, “garaipen handia” lortu zuten zapatuan.
Finalaurrekoa bardinketagaz amaitu zen, eta jokalariek luzapena jokatu behar izan zuten. Luzapenean be oreka handia egon zen, baina azken segunduan sartutako gol bati esker, Urdaibaikoak sailkatu ziren finalerako.
Emakumezkoen kadeteen taldeak, bestalde, ezin izan zuen finalerako txartela eskuratu. Kukullagaren aurka jokatutako finalaurrekoetako bi partidak galdu zituen taldeak.

