Bizkaiko saskibaloi txapelketa irabazi du kadeteen taldeak
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketa irabazi du, kadeteen mailan. Lauko finaleko hiru partidak irabazita, bertokoak nagusitasunez irabazi zuten Bizkaiko talde onenaren garaikurra. Bertokoek aparteko maila emon zuten, eta azkenengo partida jokatu aurretik bihurtu ziren txapeldun. Lehenengo partidan, Tabirakoren bigarren taldea hartu zuten menpean bertokoek. Urduritasuna albo batera utzita, gernikarrek partida edarra jokatu zuten, 35-60 irabaziz. Bigarren partida be, “nahiko erraz” irabazi zuten Gernika KESBekoek. Tabirakoren lehenengo taldearen kontra defentsa bikaina egin zuten taldekideek, 51-28 irabaziz. Azken partida jokatu aurretik txapeldunak izan arren, Getxoren kontra sufritu zuten gehien gernikarrek. Bigarren laurdenean ateratako errentari eutsi ostean, 54-61 irabaztea lortu zuten.
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketa irabazi du, kadeteen mailan. Lauko finaleko hiru partidak irabazita, bertokoak nagusitasunez irabazi zuten Bizkaiko talde onenaren garaikurra. Bertokoek aparteko maila emon zuten, eta azkenengo partida jokatu aurretik bihurtu ziren txapeldun.
Lehenengo partidan, Tabirakoren bigarren taldea hartu zuten menpean bertokoek. Urduritasuna albo batera utzita, gernikarrek partida edarra jokatu zuten, 35-60 irabaziz.
Bigarren partida be, “nahiko erraz” irabazi zuten Gernika KESBekoek. Tabirakoren lehenengo taldearen kontra defentsa bikaina egin zuten taldekideek, 51-28 irabaziz.
Azken partida jokatu aurretik txapeldunak izan arren, Getxoren kontra sufritu zuten gehien gernikarrek. Bigarren laurdenean ateratako errentari eutsi ostean, 54-61 irabaztea lortu zuten.