‘Ekipo HH’ taldea nagusitu da, Alkarregazen sormen lehiaketan
Alkarregaz Gernika-Lumoko eta Busturialdeko ikastetxeetako guraso elkarteen elkarteak antolatutako sormen lehiaketak baditu saridunak. Hain zuzen be, Ekipo HH taldea, Nerea Martinez, Mallukiak taldea eta Irene Eiguren nagusitu dira aurtengo lehiaketan. Dena den, Malluki taldeak ez du saririk jaso; izan be, taldekideak ez ziren barikuan egindako sari banaketan agertu. Eman gabe geratu den sari horri dagozkion 380 euroak Gernika-Lumoko Munduko paisaiak: Sahara eskolan deritzon proiektuari emango dizkiola jakinarazi du Alkarregaz elkarteak. Sariak banatuta, agur esan diote Alkarregazeko kideek elkarteari; orain, proiektu barriekin datorren jendea agertzea espero dute. Etorkizunean gurasoen elkartea osatuko dutenei bidea eman gura die; «erreleboari ateak zabalik uztea», alegia. Izan be, beharrezkoa ikusten dute elkartearen berrikuntza; «hasitako lanari jarraipena eman eta komunitate gisa ditugun erronka berriei erantzungo dien talde berri bat» behar dela diote. LEHIAKETAKO SARIDUNAK 1- KATEGORIA 1. SARIA: Allende Salazar ikastetxeko 5. mailako ‘Mallukiak’ taldeak irabazi du lehen saria; hain zuzen be, Helena Gorroñok, Jessica Aguilarrek eta Eider Aberasturik irabazi dute, Alkarregaz lanari esker. Dena den, ez dute saririk jasoko, sari banaketan ez agertzearren. 2. SARIA: Mertzede ikastetxeko 6.mailako ikasle Irene Eigurenek ‘ Dortoka’ irabazi du lehen saria, Gutuna lanagaz. 100 euroko saia jaso du. 2- KATEGORIA 1. SARIA: Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloko Ekipo HH [...]
Alkarregaz Gernika-Lumoko eta Busturialdeko ikastetxeetako guraso elkarteen elkarteak antolatutako sormen lehiaketak baditu saridunak. Hain zuzen be, Ekipo HH taldea, Nerea Martinez, Mallukiak taldea eta Irene Eiguren nagusitu dira aurtengo lehiaketan. Dena den, Malluki taldeak ez du saririk jaso; izan be, taldekideak ez ziren barikuan egindako sari banaketan agertu.
Eman gabe geratu den sari horri dagozkion 380 euroak Gernika-Lumoko Munduko paisaiak: Sahara eskolan deritzon proiektuari emango dizkiola jakinarazi du Alkarregaz elkarteak.
Sariak banatuta, agur esan diote Alkarregazeko kideek elkarteari; orain, proiektu barriekin datorren jendea agertzea espero dute. Etorkizunean gurasoen elkartea osatuko dutenei bidea eman gura die; «erreleboari ateak zabalik uztea», alegia. Izan be, beharrezkoa ikusten dute elkartearen berrikuntza; «hasitako lanari jarraipena eman eta komunitate gisa ditugun erronka berriei erantzungo dien talde berri bat» behar dela diote.
LEHIAKETAKO SARIDUNAK
1- KATEGORIA
- 1. SARIA: Allende Salazar ikastetxeko 5. mailako ‘Mallukiak’ taldeak irabazi du lehen saria; hain zuzen be, Helena Gorroñok, Jessica Aguilarrek eta Eider Aberasturik irabazi dute, Alkarregaz lanari esker. Dena den, ez dute saririk jasoko, sari banaketan ez agertzearren.
- 2. SARIA: Mertzede ikastetxeko 6.mailako ikasle Irene Eigurenek ‘ Dortoka’ irabazi du lehen saria, Gutuna lanagaz. 100 euroko saia jaso du.
2- KATEGORIA
- 1. SARIA: Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloko Ekipo HH taldeak irabazi du saria, Bi minutu bakarrik lanagaz. 500 euroko saria jaso dute.
- 2. SARIA: Mertzede ikastetxeko 6.mailako ikasle Irene Eigurenek ‘ Dortoka’ irabazi du lehen saria, Gutuna lanagaz. 100 euroko saia jaso du.