Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketaren lauko finala jokatuko du, kadeteen mailan. Gernikarrek denboraldi bikaina egin dute, eta asteburuan Bizkaiko Txapelketa irabazteko aukera izango dute Bilboko La Casilllan. Lehenengo partida...
Urdibai Eskubaloi taldeak Bizkaiko Kopako bi finalaurreko jokatuko ditu asteburuan. Hain zuzen be, gizonezkoen nagusien taldeak eta emakumezkoen kadeteen taldeak izango dute finalean sartzeko aukera. Emakumezkoek, esaterako, Kukullagaren kontra jokatu ...
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa gaur amaituko da funtzio bikoitz bategaz. Hala, pilotalekura doazenek zortzi bikoteren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute. Hamabosgarren funtzioa 19:00etan hasiko da, eta ostean, denboraldiko azkenengo funtzioa jokatuko dute puntistek. 18:00etan, bestalde, Gernika-Lumoko zesta punta eskolako kirolari gazteenek jokatuko dute. Txapelketa Eñaut Salegi markinarrak irabaziko du, erregulartasun handia erakutsi baitu otsailetik maiatzera. Bigarren eta hirugarren postuak, halanda be, ez daude erabakita, eta horrenbestez, azken bi funtzioetan lehia aparta ikusteko aukera izango dute zaleek. Hamabosgarren funtzioa: Antxo/Azpi; Xabi U./Anton; Arbe/Salegi; Goitia/Garate Hamaseigarren funtzioa: Roke/Ubilla; Azka/Leke; Alberro/Manzisidor; Asier/Arrien