Bizkaiko lauko finala jokatuko du Gernika KESBek kadeteen mailan
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketaren lauko finala jokatuko du, kadeteen mailan. Gernikarrek denboraldi bikaina egin dute, eta asteburuan Bizkaiko Txapelketa irabazteko aukera izango dute Bilboko La Casilllan. Lehenengo partida...
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketaren lauko finala jokatuko du, kadeteen mailan. Gernikarrek denboraldi bikaina egin dute, eta asteburuan Bizkaiko Txapelketa irabazteko aukera izango dute Bilboko La Casilllan.
Lehenengo partida Tabirakoren lehenengo taldearen kontra jokatuko dute, gaur 19:00etan. Bigarren partida, bestalde, Tabirakoren bigarren taldearen kontra jokatuko dute, bihar 12:00etan. Amaitzeko, etzi Getxoren kontra jokatuko dute bertokoek, 10:00etatik aurrera.