Kopako finalaurrekoak jokatuko ditu Urdaibai Eskubaloi taldeak
Urdibai Eskubaloi taldeak Bizkaiko Kopako bi finalaurreko jokatuko ditu asteburuan. Hain zuzen be, gizonezkoen nagusien taldeak eta emakumezkoen kadeteen taldeak izango dute finalean sartzeko aukera. Emakumezkoek, esaterako, Kukullagaren kontra jokatu ...
Urdibai Eskubaloi taldeak Bizkaiko Kopako bi finalaurreko jokatuko ditu asteburuan. Hain zuzen be, gizonezkoen nagusien taldeak eta emakumezkoen kadeteen taldeak izango dute finalean sartzeko aukera.
Emakumezkoek, esaterako, Kukullagaren kontra jokatu beharko dute kopako finalaurrekoetako bat. Kanporaketaren joaneko partida bihar jokatuko dute Isla Kalen, 10:30etik aurrera. Bueltako partida, bestalde, etzi jokatuko dute Etxebarriko Udal Kiroldegian. 12:00etan hasiko da bueltako norgehiagoka.
Gizonezkoek, bestalde, Escolapiosen kontra jokatuko dute bihar. Escolapios talde “oso sendoa” da, eta horrenbestez, partida irabazteko “oso ondo” jokatu beharko dute bertokoek. Calasancio ikastetxean jokatuko dute 19:30etik aurrera, eta irabazlea finala jokatzeko sailkatuko da zuzenean.