Lan erreformen eta murrizketen aurrean, euskal langileek eredu barri bat behar dutela uste du LAB sindikatuak. Horretarako, euskal langileak boterea irabazten hasi behar direla diote: «enpresetan, kalean, instituzioetan…». Hala, euskal langilee...
Mundakako arraun taldeak Euskadiko Batel Txapelketa irabazi du gazteen mailan. Hamabi segunduko aldea aterata, mundakarrek nagusitasunez irabazi zuten txapelketa iragan asteburuan. Legutioko urtegitik irabazlearen ikurrinagaz bueltatu zen bertoko bate...
Bermeoko Txirrindularitza Taldea «pozik» agertu da atzo I. Bizikleta egunak izandako erantzunarekin. Azken kalkuluen faltan, gutxi gorabehera 200 lagunek parte hartu zutela jakinarazi dute. Egin zuen eguraldia kontuan izanik, «pozteko datua» dela adierazi dute, gainera. Bermeoko Txirrindularitza Taldeak Kirol Patronatuarekin batera antolatu du I. Bizikleta Eguna. «Lehenengo urtea izanik, jendeak ez zekien zer izango zen, halanda be, erantzuna ona izan da, hortaz oso pozik gaude», azaldu du Pedro Bilbao Txirrindularitza Taldeko kideak. Atalde kaleko bidegorrian egin zituzten zirkuitu desberdinak. Adinaren arabera, luzeagoa edo laburragoa, hain zuzen be. «Bizikletan ibiltzen direnentzako zirkuitua laburra izan zen, bestalde, normalean ez dutenentzat erabiltzen luzeegia. Erdiko zerbait egiten saiatzen gara. Izan be, denak gura dute irabazi», adierazi du. Halanda be, Bizikleta Egunaren asmoa ez zen lehian ibiltzea, baizik eta umeak bizikletan ibiltzea zer den jakitea eta Bermeoko Txirrindulari Eskolan egiten dutena ezagutzera emotea. Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, espero zituzten datuak bete dituztela azaldu du Bilbaok. «Joan den azaroan ziklokrossa antolatu genuen eta horretan 225 parte hartzaile izan ziren. Beraz, honetarako be, antzeko parte hartzea espero genuen». Parkamena eskatu gura izan dute zenbait kategorietako lasterketako ordutegiak apur bat aurreratu behar izan zutelako, «batzuk hasarratu egin ziren baina eguraldiagatik egin genuen».
Gernika-Lumoko bondardaketaren 75. urteurrena dela eta, asteburuan hainbat ekitaldi izan dira herrian, eta ekitaldi horiek hurbiletik ikusteko asmoagaz hainbat jende batu da kaleetan. Argazki galeria honetan asteburuko ekitaldietako zenbait argazkiak ikusi daitezke.
Antolatzaileen esanetan, «giro polita» izan zen zapatuan Erromeidxe jaialdian. Halanda be, datorren urtera begira, jende gehiago batu ahal izateko aukerak aztertu behar dituztela jakinarazi dute. Izan be, bazkarirako 400 lagunentzako lekua zegoen, hori bete, eta jendea gogoz geratu dela azaldu du Asier Ormaza antolatzaileetako batek. Goizean egindako euria «pena» izan zela esan du Ormazak. «Nire ustez, apur bat hotz geratu zen goizekoa, ez dakit eguraldia izango zen. Halanda guzti be, aipatzekoa da Alde Zaharra handia dela eta taldeak sakabanaturik ibili zirela. Uste dut lar handi geratu zaigula Alde Zaharra». Talde guztiak Goiko Plazan bildu ostean portura jaitsi ziren, eta hango giroa «politagoa» izan zela aipatu du. «Portuan denok egon ginen elkarrekin eta beste giro bat zegoen». Arratsaldean, Artza frontoiko giroa «ederra» izan zela aipatu du. «Abestiak lehenengo eta dantzak geroago, 22:00ak ingurura arte izan ginen bertan». Erromeidxe antolatzen jarraituko dutela esan dute, «baina jende gehiagok parte hartu gura du. Bazkaltzeko frontoia txiki geratu da», esan du. Zozketako zenbakia: 42 Erromeidxen zozkatu duten antzinako soinekoa 42 zenbakia duenari dagokio. Zenbaki horren arduraduna apirilaren 28a baino lehen agertu beharko da Gizarte eta Kultura Etxean. Bestalde, 309 zenbakia duenarentzat izango da jantzia. Bigarren zenbaki horren arduraduna maiatzaren 5a baino lehen agertuko ez balitzateke [...]