200 parte hartzaile inguru izan dira Bizikleta Egunean
Bermeoko Txirrindularitza Taldea «pozik» agertu da atzo I. Bizikleta egunak izandako erantzunarekin. Azken kalkuluen faltan, gutxi gorabehera 200 lagunek parte hartu zutela jakinarazi dute. Egin zuen eguraldia kontuan izanik, «pozteko datua» dela adierazi dute, gainera. Bermeoko Txirrindularitza Taldeak Kirol Patronatuarekin batera antolatu du I. Bizikleta Eguna. «Lehenengo urtea izanik, jendeak ez zekien zer izango zen, halanda be, erantzuna ona izan da, hortaz oso pozik gaude», azaldu du Pedro Bilbao Txirrindularitza Taldeko kideak. Atalde kaleko bidegorrian egin zituzten zirkuitu desberdinak. Adinaren arabera, luzeagoa edo laburragoa, hain zuzen be. «Bizikletan ibiltzen direnentzako zirkuitua laburra izan zen, bestalde, normalean ez dutenentzat erabiltzen luzeegia. Erdiko zerbait egiten saiatzen gara. Izan be, denak gura dute irabazi», adierazi du. Halanda be, Bizikleta Egunaren asmoa ez zen lehian ibiltzea, baizik eta umeak bizikletan ibiltzea zer den jakitea eta Bermeoko Txirrindulari Eskolan egiten dutena ezagutzera emotea. Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, espero zituzten datuak bete dituztela azaldu du Bilbaok. «Joan den azaroan ziklokrossa antolatu genuen eta horretan 225 parte hartzaile izan ziren. Beraz, honetarako be, antzeko parte hartzea espero genuen». Parkamena eskatu gura izan dute zenbait kategorietako lasterketako ordutegiak apur bat aurreratu behar izan zutelako, «batzuk hasarratu egin ziren baina eguraldiagatik egin genuen».
Bermeoko Txirrindularitza Taldea «pozik» agertu da atzo I. Bizikleta egunak izandako erantzunarekin. Azken kalkuluen faltan, gutxi gorabehera 200 lagunek parte hartu zutela jakinarazi dute. Egin zuen eguraldia kontuan izanik, «pozteko datua» dela adierazi dute, gainera.
Bermeoko Txirrindularitza Taldeak Kirol Patronatuarekin batera antolatu du I. Bizikleta Eguna. «Lehenengo urtea izanik, jendeak ez zekien zer izango zen, halanda be, erantzuna ona izan da, hortaz oso pozik gaude», azaldu du Pedro Bilbao Txirrindularitza Taldeko kideak.
Atalde kaleko bidegorrian egin zituzten zirkuitu desberdinak. Adinaren arabera, luzeagoa edo laburragoa, hain zuzen be. «Bizikletan ibiltzen direnentzako zirkuitua laburra izan zen, bestalde, normalean ez dutenentzat erabiltzen luzeegia. Erdiko zerbait egiten saiatzen gara. Izan be, denak gura dute irabazi», adierazi du. Halanda be, Bizikleta Egunaren asmoa ez zen lehian ibiltzea, baizik eta umeak bizikletan ibiltzea zer den jakitea eta Bermeoko Txirrindulari Eskolan egiten dutena ezagutzera emotea.
Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, espero zituzten datuak bete dituztela azaldu du Bilbaok. «Joan den azaroan ziklokrossa antolatu genuen eta horretan 225 parte hartzaile izan ziren. Beraz, honetarako be, antzeko parte hartzea espero genuen».
Parkamena eskatu gura izan dute zenbait kategorietako lasterketako ordutegiak apur bat aurreratu behar izan zutelako, «batzuk hasarratu egin ziren baina eguraldiagatik egin genuen».