Euskadiko Batel Txapelketa irabazi dute mundakarrek gazteen mailan
Mundakako arraun taldeak Euskadiko Batel Txapelketa irabazi du gazteen mailan. Hamabi segunduko aldea aterata, mundakarrek nagusitasunez irabazi zuten txapelketa iragan asteburuan. Legutioko urtegitik irabazlearen ikurrinagaz bueltatu zen bertoko bate...
Mundakako arraun taldeak Euskadiko Batel Txapelketa irabazi du gazteen mailan. Hamabi segunduko aldea aterata, mundakarrek nagusitasunez irabazi zuten txapelketa iragan asteburuan. Legutioko urtegitik irabazlearen ikurrinagaz bueltatu zen bertoko batel bakarra izan zen mundakarrena.
Javi Olazar taldeko presidenteak jakinarazi duenez, “pozarren” daude. Dioenez, “nahiko erraz” irabazi dute txapelketa, baina ez da harritu. Izan be denboraldi guztian zehar “proba guztiak” irabazi dituzte, Bizkaiko Txapelketa barne.
Datorren asteburuan, bestalde, Espainiako Batel Txapelketa jokatuko dute Mundakakoek, Moañan (Pontevedra; Galiza). Presidentearen berbetan, “arraunlariak sasoiko daude, baina batek daki zer gerta daitekeen”. Hala, “maila ona emotea” izango da helburua.