Lan erreformen eta murrizketen aurrean, euskal langileek eredu barri bat behar dutela uste du LAB sindikatuak. Horretarako, euskal langileak boterea irabazten hasi behar direla diote: «enpresetan, kalean, instituzioetan…». Hala, euskal langilee...
Lan erreformen eta murrizketen aurrean, euskal langileek eredu barri bat behar dutela uste du LAB sindikatuak. Horretarako, euskal langileak boterea irabazten hasi behar direla diote: «enpresetan, kalean, instituzioetan…». Hala, euskal langileek bizi duten «egoerari zelan buelta emon» aztertuko du LABek datozen egunotan, Lea-Artibain eta Busturialdean.
Hausnarketa hori, VIII. Biltzar Nagusiko aurkezpenetan egingo du LABek: biharBermeon (20:00etan, kultur etxean), etzi Markina-Xemeinen (19:00etan, Uhagonen), hilaren 26an Ondarroan (19:00etan, kofradia zaharrean) eta Lekeition (19:00etan, kultur etxean), eta maiatzaren 5ean Gernika-Lumon (17:30ean, Harizpen).